Cultura contemporánea y ruralidad

Lizarrako merindadearen barnean dago, Egaibarren, eta Ega ibaiaren eta Lokizko mendilerroaren hegoaldeko muturraren artean hedatzen da. Murieta Lizarra eta Araba lotzen dituen bide-korridorean dago. Haranaren hondoko nekazaritza-paisaiak (ibai ondoko ureztalurrak eta lehorreko lurrak urrutiagoko eremuetan) Lokizetik behera egiten duten artadi handiekin tartekatzen dira.

Murieta

 

CONJUNTA

‘Conjunta’ (www.conjuntaproyectos.es) arkitektura estudio-lantegi bat da, Ines Castillo, Felipe Fuentes, Iker Ordoño, Arantxa Satrusteguik osatua, eta horiekin batera lankidetzan era askotako proiektuak garatzen dituzten hainbat arlotako profesional, erakunde eta pertsona guztiek.
Baikortasunez lan egiten dute ingurunera eta bertako biztanleei egokitutako eskala-arkitekturak garatzen. Ikuspegi eraikitzailea eta artistikoa uztartzen dituzte naturan eta paisaian inspirazio-iturri bilatzen duten proiektuetan. Eraikuntza jasangarriko irizpideen arabera bideratzen dute haien jarduera, eta zentzuz aplikatzen dituzte energia-efizientziako neurriak, baliabideen ekonomia, berrerabilpena, birziklapena eta tokiko materialen erabilera.

Gainera, diseinu parte-hartzaileko tresnak aplikatzen dituzte, erakundeei, instituzioei, pertsonei eta enpresei beren zerbitzu eta produktuak berritzen laguntzeko. Diseinurako talde-laneko eta pentsamendu kolektiboko dinamiken bidez, espazio publikoa eta pribatua kudeatzeko eta garatzeko modu berriak proposatzen dituzte.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: “DE CHOPERA A CHOPERA”

Azkenik, Conjunta taldearen esanetan, dinamika parte-hartzaile eta iragankor baten bidez, “De Chopera a Chopera” lanaren asmoa da “Murietako biztanleak gogoeta kontzeptualean eta lekua berriro ezagutzen murgiltzea, Ezpeldoiako antzinako parajea birbaloratzeko prozesu mentala bultzatzea ekarriko duena, denbora luzez lugorrian utzitako leku batek izan ditzakeen fruituak azaleratzeko palanka gisa balioko duten beste ikuspegi irekiago batzuetatik ikusita.

Abenduak 10, 2021

MURIETA / CONJUNTAren proiektuaren laburpena

Jarrai gaitzazu gure blogan...