Cultura contemporánea y ruralidad

Beire

PROIEKTUA: BEIRE. LUCA ETA MAITE

«Herria bisitatuz ekin diogu lanari, Beire eta bere komunitatea lehen aldiz ezagutuz. Memoria informal horiek aktibatzeko, elkarrizketa izango da gure lehentasuneko tresna. Istorio horiek, pertsonalak zein kolektiboak, beharrezkoak zaizkigun moduetan  erregistratuko ditugu: ikus-entzunekoa, idazketa, soinu-erregistroa, kartografia…  Aldi berean, artxibo ofizial eta pribatu desberdinetan arakatuko dugu. Bukatzeko, esperientzia horiek guztiak oinarri, itzultze bat egingo diegu inplikatutako agenteei».

Maite Redondo Gaztelu [Iruña, 1989]

Diziplina anitzeko proiektuak egiten ditu arte plastikoetan, zine dokumentalean eta ikus-entzunezko garaikideen ikerketan. Haren lan artistikoaren muina paisaiarekin, lanarekin eta gizarte-klaseen arteko diferentziekin lotutako gaiak dira. Halaber, sortzeko metodologia kolektiboetan eta parte hartzekoetan ere ikertzen dabil. Egin dituen lanak, banakakoak zein kolektiboak, hemen erakutsi edo proiektatu ditu: MACBA, Blueproject Foundation Barcelona, Nafarroako Filmoteka, Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma, Arte Ederretako lizentziadunen Atenasko elkartea, Zizur Nagusiko Kultur Etxea, eta nazioarteko zein estatuko zine-jaialdietan [Kolonbia, Argentina, Italia, Bartzelona].

https://vimeo.com/maiteredondo

Luca Rullo [Locarno, 1985]

Soinu-ingeniaria, soinu-artista eta programatzailea. Haren jardun artistikoak entzutearekin, soinu-paisaiarekin, egunerokoarekin eta komunitatean parte hartzearekin zerikusia du. Zenbait proiektu zuzendu ditu; adibidez, Llars de Creació [Bartzelona 2013], Post-paisatge [Amposta 2014] eta Recerques [Amposta 2015], Art Jove aretoan hautatuak. Halaber, zuzendaritzako eta sorkuntzako talde hauekin lanean aritu da: Arkitektura Belarriz [Tabakalera 2016], Entzumen-behatokia [Donostia Kultur Hiriburua 2016], Ibaiak [Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea 2016], eta Tramontana [Europa Creativa 2014-2019]. Era jarraituan dihardu Audiolab elkartearen egitarauan [2014-2020], Soinumapa proiektuan [2014-2020], eta Ecouter Le Monde proiektuan [nazioarteko Radio France internationale 2018-2020], besteak beste. Ikus-entzunezkoen eremuan, proiektuak egin ditu soinu-zuzendari gisa, eta soinuen aditze-lanetan nahiz nahasketak egiten, hainbat film labur eta luzetarako.

https://lrullo.audio-lab.org/