Cultura contemporánea y ruralidad

Mendaza / Berrotzako Arana

PROIEKTUA: IZURRIA

«Estanpa ilustratuen argitalpen mugatu bat egitea gustatuko litzaiguke, gure esperientziaren istorioa kontatzeko, sainduen mirakuluak kontatzen dituzten irudien gisara. Gure asmoa hau da: estanpak ematea, barrutiko eremu komunetan zintzilikatzeko (elkarteak, udaletxeak, basoko etxea, etab.). Nahi duguna: jauregiaren ondarea komunitateari bueltatu, ikusi gabe ikusi, era indibidualean eraikitzea ezinezkoa izango litzatekeen kontakizuna guztion artean eraiki. Ikusizko narrazioen bidez, memoria hori berreraiki.

Eztiarekin, erleekin, ezkurrekin lotutako errezetak, erabilerak eta esperientziak bilduko ditugu, narrazio kolektibo eta parte hartzeko bat sortzeko. Bihotz-abaraska bat utziko diogu latorrizko gizonari, Berrotzako basoetako erleei egindako eskaintza gisa».

La Comunidad 2010eko irailean sortutako artisten kolektibo bat da, kide hauek osatuta: Noe Bermejo, Alfonso Borragan, Javier Busturia, Nerea de Diego, Julia de Luis eta Heli Garcia. Abiapuntua Antoni Miraldarekin izandako topaketa bitxi bat izan zen, Murtziako Blancako Udalak antolatutako tailer batean. Partaideek esperientzia bizi-bizia izan zuten han, eta horrek taldearen ekoizpenaren norabidea eta pentsamoldea zehaztu zituen, bai arteari, bai kideei begira. Esperientzia luzatzea erabaki zuten sakabanaketagatik eta geografikoki kokapenik ez izateagatik.

Kolektiboa eta herrikoa denak eragiten dien interesaren ondorio da taldearen jarduera. Herriko izaeran bilatzen eta sustatzen du toki bateko kultur harremanetan sustraituta dagoen eta arauak baztertzen dituen hori.

La Comunidad talde porotsu bat da komunitatearekiko, eta komunitatera egokitzeko lan-prozesua irekia eta malgua da. Hegoaldeko erlijio-ikonoduliatik abiatuta, La Comunidad herri-idolatriaren eta horren perbertsioaren pitzaduretan sartzen da. Testuinguruarekin eta horrek dakarren ikasbidearekin lan egiten du: aurkikuntzak, orientazioa galdurik dagoenean eta noraezean gabiltzanean. La Comunidad taldearen adierazpenek zeremonien gisako formatuak dituzte ezaugarri, jaien edo kongregazio kolektiboen modura. Era horretan, errituala denaren garrantzia, herriko jakinduria eta horren sinkretismoak goraipatzen dituzte.