Emanaldia 18:00etan izanen da Arribeko elizan (Araitz) Azaroaren 27an (larunbata), 18:00etan, Arribeko elizan (Araitz) Arantza Santesteban iruindar zinemagileak zuzendutako “Liluraren kontra” film laburra aurkeztuko da, zinemagilearen “Liluraren kontra. Aura hautsi” proiektuaren barnean. Proiektua Araitz Ibarrean garatu da Landarte programaren barnean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultura Ekintzako Zerbitzuak sustatua, eta Landa Garapeneko Departamentuak ere parte… [+]
Bosgarren edizioko proposamenak aurkezten dira, non ikus-entzunezko produkzioak, argazkikoak, soinuzkoak edo performance-ak egin diren. Landarteren bosgarren edizioa balantze “oso on” batekin amaitu da, parte hartu duten eragile guztiek, sortzaileek zein lan egin duten komunitateek egindako balorazioen arabera, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Ekintzako Zerbitzuak – Vianako Printzea Erakundea, bultzatutako programa honen koordinazio-taldeak adierazi duenez, eta Landa Garapeneko… [+]
Filmaketako oharrak: Ibarreko pertsonak filmatu. Paisaia naturalak filmatu Lou Reed estiloan. Ibarrean joan-etorriak filmatu autoz. Urdinean filmatu. Gorrian filmatu. Ilunpean filmatu. Inguruko mapak filmatu, konstelazioak balira bezala. Filmaketa bukatu eta Ainhoa eta biok pozik gaude. Filmaketa-prozesuan mundu ugari zabaldu dira. Ezin dugu horietan guztietan sakondu, baina konstelazio moduan igaroko dute filma. Lou Reed moduan filmatu… [+]
Haranean filmaketa prestatzen egun batzuk eman ondoren, azkenean gaur hasiko gara. Lau egun ditugu, eta eguraldi ezin txarragoa espero dugu. Ekaitzak datoz. Ikusiko dugu filmaketa amaitzerik dugun, edo beste egun batean itzuli behar dugun. Tarteka nire buruari lizentzia emanez filmatu nahi dut. Gidoi teknikoaren presiorik gabe; hain beharrezkoa batzuetan, eta hain irentzaile besteetan. Haranean murgiltzeko… [+]