Cultura contemporánea y ruralidad

Landarteren bigarren fasea kultura-sorkuntza garaikideko sei prozesu lantzen ari da

Taxio Ardanaz, Ana Maestrojuan, Arantza Santesteban, Katixa Goldarazena eta Conjunta eta Protocolectivo kolektiboek Nafarroako 6 landa-herritan dihardute lanean. 2021eko irailaren 10a. Landarteren bigarren fasea kultura-sorkuntza garaikideko sei prozesu lantzen ari da. Taxio Ardanaz, Ana Maestrojuan, Arantza Santesteban, Katixa Goldarazena eta Conjunta eta Protocolectivo kolektiboek Nafarroako 6 landa-herritan dihardute lanean. 2021eko irailaren 10a. Landarte programak bigarren… [+]

ARTZIBAR / PROTOCOLECTIVO/ “DIAGNOSTIKOA”

Artzibar aurkakoen lurralde gisa ageri zaigu. Nafarroan hedadurarik zabalena duen ibarretako bat da. Hiru haran geografiko ditu, eta despopulazio-prozesu nabarmena jasan du. Ondorioz, 250 biztanle baino zertxobait gehiago bizi dira erroldatuta, azalera osoan. Historian zehar, populazioen kopurua erdira murriztu da, eta horietako batzuetan familia bakarra bizi da gaur egun. Alderdi erabakigarri bat Itoizko urtegia eraiki… [+]

ARTZIBAR / PROTOCOLECTIVO/

“Zein dira heltzen dituzten sustraiak, zein adar hazten dira harrizko zabor honetan? Gizakiaren semea, ezin duzu jakin, ezta imajinatu ere, irudi hautsi mordo bat baino ez baitituzu ezagutzen”. T. S. Eliot

ARTZIBAR / “Landa-lana” [3/3] / Protocolectivo

21.07.24 / Maite, Aritz eta Gutiren kontzertua / Hiriberriko plaza Bertsioen kontzertua Agoizko talde batek emana: maite (ahotsa), Aritz (ahotsa eta teklatua) eta guti (gitarra). Protokolektiboko bi kide bertara joan ziren, ekitaldi horren inguruan bildutako ibarreko bizilagunak ezagutzeko asmoz. Landarteko proiektuaren laguntzaile diren Asun eta Patxirekin musikaz gozatu ondoren, ibarreko alkatea, haren ama, Hiriberrin landetxe… [+]

ARTZIBAR / “Landa-lana” [2/3] / Protocolectivo

21.07.18 / Herriak non diren jakiteko bisita / Hiriberri, Arrieta, Lusarreta, Imizkotz, Urdirotz eta Azparren Ibarreko zenbait herritatik abiatzen da, herri horiek non diren jakiteko, ezagutzeko eta erdizkorik gabeko lehen hurbilketa bat egiteko. Bisitetan, Protokolektiboko bi kidek haien intereseko xehetasunezko argazkiak egin zituzten, asmo handiagorik gabe. Eguerdiko 12:00ak aldera, Lusarretara iritsi zirenean, taldeko kideek ustekabeko… [+]

ARTZIBAR / “Landa-lana” / Protocolectivo

21.07.08 / Lantegia Artzibarren / Artzibarko Udala, Nagore Ibarreko auzotarren, Landarteko bitartekari-taldearen eta Protokolektiboko bi kideren arteko bilera. Bilera horretan, hausnarketa kolektiboa egin zen arte garaikideari, horren inguruko elkarlanari eta landatartasunarekin dituen loturei buruz, ereduzko proiektuen hautaketa batetik abiatuta. 21.07.10 / Oscar Ramos Cabodevillaren “Señorío de Muniain. Esencia de un pasado” liburuaren aurkezpena / Artzibarko… [+]

Lantegia Artzibarren

Joan den uztailaren 8an, bederatzi pertsona elkartu ginen ibarreko udaletxean (Nagoren), hausnarketa kolektiboa egiteko, eta, horren bidez, Landarteren proiektua abian jarri genuen Artzibarren. Tailerrean Lusarreta, Nagore, Arrieta eta Lakabeko bost herritar, Landarteko bitartekaritza-taldea eta Protokolektiboko bi kide izan ginen. Saioaren amaieran, Sonia eta Miguel (Protokolektibokoak) ibarreko bizilagunekin geratu ziren lehen bisitak egiteko.