Cultura contemporánea y ruralidad

Landarteren bigarren fasea kultura-sorkuntza garaikideko sei prozesu lantzen ari da

Taxio Ardanaz, Ana Maestrojuan, Arantza Santesteban, Katixa Goldarazena eta Conjunta eta Protocolectivo kolektiboek Nafarroako 6 landa-herritan dihardute lanean. 2021eko irailaren 10a. Landarteren bigarren fasea kultura-sorkuntza garaikideko sei prozesu lantzen ari da. Taxio Ardanaz, Ana Maestrojuan, Arantza Santesteban, Katixa Goldarazena eta Conjunta eta Protocolectivo kolektiboek Nafarroako 6 landa-herritan dihardute lanean. 2021eko irailaren 10a. Landarte programak bigarren… [+]

MURIETA / CONJUNTA / MURIETÓPOLI

Murietopoli “eraikuntza” komunitarioko joko bat da. Murieta herrian “Poliaren atzean” dagoen espazio hesituari buruz hausnartu beharretik sortua. Murietako biztanleak jokalari bihurtzen dira. Proposatutako partidan parte har dezakete eta memoria, behaketa eta irudimena garatu. Partida irailaren 18an (larunbata) hasiko da, 11:00etan. Une horretan burdina-hesia irekiko da, arauak azalduko dira eta jokatzeko egonen diren osagaiak erakutsiko dira…. [+]

MURIETA / CONJUNTA / «MAKALDIZ MAKALDI»

‘Landarte 2021 – Murieta’ proiektu-proposamenaren deskribapena Murietarentzat paisaia, kultura eta gizarte-interes handia duen inguru natural bat dugu Egaren ibaiertza. Hala ere, une jakin batean, herriak ingurune libre eta natural horren zati bat mugarriztatzeko beharra ikusi zuen, hainbat arrazoirengatik jarraipenik izan ez duten bestelako erabilerak emateko. Lekuari ez zitzaion erabilerarik eman; hortaz, orain espazio mugatua, berezia… [+]

MURIETA / CONJUNTA / «HERRIA»

Kalea, freskotasuna, harrizko jarlekuak, bizilagunak. Bizilagunak, batez ere bizilagunak.  Gauza, ohitura, leku batzuekiko… nolabaiteko maitasunari eta ardurari eusten jarraitzea da herri baten eta hiri baten arteko alderik onena. Denbora hartzen du oraindik ere irteteko eta bizilagunaren ondoan esertzeko, hitz egiteko, begiratzeko, egoteko. Kontzientziari eusten dio oraindik ere (askotan inkontzienteki) topaketari, zaintzari, behatzeari, gogoratzeari, amesteari, bizitzeari… [+]

MURIETA / «EZ-LEKUA» / CONJUNTA / 2021.08.20

Leku hau, egia esan, (ia) ez-leku bat da. Muga natural argirik gabeko eremua mugaz haraindi, paisaia-konfigurazio argirik gabea, interes berezi edo zehatz nabarmenik gabea. Hesirik gabe ez litzateke izanen, baina ikusi dugu orain badela. Alabaina, ez du izenik. Ez diogu inolako aipamenik egiten.… “kiroldegiaren atzeko hori”…  Eremua, zabartu samar dagoen leku hori.Xarma baino gatazka gehiago… [+]

MURIETA / Udala

«Uztailaren amaiera eta abuztuaren hasiera bitartean, Conjunta Proyectosen bi bisita izan ditugu Murietan. Bietan, taldeak adin ezberdinetako bizilagunekin hitz egiteko aukera izan zuen, baita udako edozein egunetan gure herriaren eguneroko bizitza egunez eta gauez ezagutzeko ere. Bizilagunekiko elkarrizketen ikuspegi nagusia gure herriko gune publikoen erabilerari buruzko hausnarketan jarri da, baita arretarik ez duten edo ahaztuta… [+]

MURIETA / CONJUNTA / “BURDIN HESIA” / 2021.08.15

Burdin hesiak aldatu egiten du espazioaren pertzepzioa.   Hesirik gabe landa izango litzateke, eta oraintxe bertan, hesiarekin, eremu bat irudi dezake.  Burdin hesia bere garaian baliozkoak ziren zenbait arrazoirengatik jarri zen, baina hainbat arrazoi tarteko, aurreikusitako erabilerek ez dute jarraipenik izan. Espazioa, dagoeneko, ez da erabiltzen.   Hesiak, oro har, jendea sartzea eragozten du, eta… [+]

MURIETA / CONJUNTA

“Uztail honetan 4 aldiz egon gara Murietan. Batzuetan bisita pertsonalak izan dira, ingurua hobeto ezagutzeko. Besteak, berriz, gidari lanak egin dizkiguten eta herriari eta bertako biztanleei buruzko gauza interesgarriak kontatu dizkiguten bizilagunei egindako bisitak izan dira. Izan ditugun elkarrizketa eta ezagutu ditugun problematika eta egoera eta bizi izan ditugun sentsazio guztien artean, udan zehar hausnartzeko… [+]

Aurkezpena Murietan

Ekainaren 10ean egin zen Conjuntaren eta Murieta herriaren arteko lehen topaketa. Bileran, landa-ingurunean gara daitezkeen esku-hartze artistiko eta kulturalen hainbat adibide aurkezteko aukera izan genuen, baita Conjuntako arkitektoen kolektiboak egiten duen lana ezagutzeko aukera ere. Saioan Murietako lau herritar izan ziren, herriko hainbat talderen ordezkari: gazte-elkartea, erretiratuen elkartea, herriko guraso-elkartea eta udala. Conjuntako lau kideak… [+]