Cultura contemporánea y ruralidad

Bateratze-lana / Urrotz Hiria, 2022.08.15

Esplorazio-fasea amaitu eta egoitza bakoitzean garatuko diren proiektuak zehaztu ondoren, Urrozko abeltegi batean elkartu ginen, abuztuaren 15ean, edizio honetako artistekin, lehen aste hauetan egindako lanaren esperientzia partekatzeko. Zalantzak, intuizioak, barreak… horiek guztiak sorkuntza-prozesuen faserik biziena hasten ari garen honetan. Landartek lanari ekingo dio. Datorren hilabete eta erdian proposamenak forma hartzen joango dira. Oraingoz, ditugun sentsazio… [+]

Landarte 2022k kultura-sorkuntza garaikideko sei prozesu hartzen ditu Nafarroako landa-inguruneko hainbat herritan

Seigarren edizio honetan, Cabredon, Faltzesen, Leatxen, San Martin Unxen, Urrotz Hirian eta Uztarrozen izango da programa. Landarte programaren seigarren edizioa ‘Kultura garaikidea eta landatartasuna’ izenburupean egiten ari da, Nafarroako sei herritan. Hainbat artistak eta sortzailek kultura-prozesu batzuk sortuko dituzte, bertako biztanleen laguntzarekin. Marina Lameiro zinemagilea Uztarrozen lan egiten ari da; Patxi Burillo arkitekto eta zinemagilea,… [+]

Landarteren babes-mezua

LANDARTEko koordinazio-taldeak elkartasuna adierazi nahi die Nafarroan berriki izan diren suteek kaltetutako herriei, eta gure laguntza helarazi nahi die etorkizunean aitzinera begira egin beharreko lanean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak behar den guztian lagunduko duelarik.

Leatxe / Artzainaren monolitoa

1971. urtean izan zen, orain dela 50 urte, beraz, urrian zehazki, 14 urteko mutiko bat artaldea larreratzen ari zen Leatxeko mendilerro hotz horretan, gure Oibar ibar ederraren zati bat ikusgai zuela.Aspertuta zegoen mutikoa, egunak luzeak egiten zirelako ardi maiteei begira eta Facebook, Whatsapp edo Instagram ez zegoelako garai horietan. Zer okurritu eta lauzak elkarren gainean… [+]

Leatxe / 2022.06.27

Ostirala da. Autoa hartu eta Leatxera hurbildu naiz lehen aldiz bakarrik. Ez naiz inorekin gelditu, nire kabuz esploratzera nator. Herrira sartu gabe, mendira joatea erabaki dut: olibondoak eta mahastiren bat ikusi ditut, larizio pinuditik pasa naiz eta herritik ikusten ez diren haize-errotak aurkitu ditut. Harizti bat topatu dut gero. Goialdean, antzinako zenbait ukuiluen hondarrak ikusi… [+]

Mensaje de apoyo de LANDARTE

LANDARTEko koordinazio-taldeak elkartasuna adierazi nahi die Nafarroan berriki izan diren suteek kaltetutako herriei, eta gure laguntza helarazi nahi die etorkizunean aitzinera begira egin beharreko lanean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak behar den guztian lagunduko duelarik.

Hasierako topaketak

Udako aurrerakin honekin batera, Landarte bigarren fasera iritsi da. Eta, haren eskutik, aurten programan lan egingo duten artistak. Ekainaren 10etik 19ra egindako topaketa hauetan beharrezko aurkezpenak egin ahal izan ditugu. Horrez gain, esplorazio-aldia ere abiatu dugu, zeinaren bidez hurrengo asteetan edizio honetako sortzaileek uda osoan lan egingo duten herriko egunerokoerrealitatera hurbilduko baitira. Halaber, programaren edukiei… [+]

Landarte itzuli egin da

Aztarnak eta seinaleak arakatzeko unea da. Ulertzekoa zergatik osatzen duen herri horietako bakoitzak, antzeko-antzeko dinamikak partekatuta ere, mundu berezi eta errepikaezin bat. Ezagutzekoa haren oroimen kolektiboa osatzen duten historia txikiak eta haren oraina moldeatzen duten inguruabarrak… Tabernan hainbeste bastoi ikusita aterkia eskuan paseatzen duten neskatoak. Kamioilariak leihotik gidatzen dituzten bizilagun insomniodunak. Desagertutako askak eta beren… [+]