Cultura contemporánea y ruralidad

Greta Alfaroren aurkezpena

Greta Alfarok bere ikus-entzunezko lanak estreinatuko ditu larunbat honetan, otsailaren 26an. Lan horiek San Martin Unxen egindako egonaldian landu ditu, Landarte programaren barnean.12:30ean Casa Muruzabalen.  Ardoa egonen da bertaratuko direnentzat.

Landarte kultura-bitartekaritzako programa berritzaile gisa finkatu da, landa-herrietako sei sorkuntza-proiekturekin

Koordinatzaile-taldeak oso balantze positiboa egin du seigarren edizioaren inguruan: bi film, bi argitalpen, atlas afektibo bat, ikus-entzunezko pieza bat eta dokumentazio-proiektu bat sortu dira Vianako Printzea Erakundearen Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako Landarte programaren seigarren edizioak balantze oso positiboa izan du, koordinatzaile-taldeak eta sortzaileek egindako balorazioen arabera. Izan ere, “Kultura garaikidea eta landatartasuna” lelopean, hainbat prozesu kultural… [+]

Casa Muruzabal / Vinalia, o retablo de San Martín de Unx

Uztailean San Martin Unxera joan nintzen bizitzera, uda han pasatzeko eta proiektuan lan egiteko. Han egon nintzen bitartean zer zorionekoa nintzen pentsatu dut behin eta berriro. Udalak eta Emplea fundazioak gela bat utzi zidaten lehengo ikastetxeko eraikinean. Berehala sentitu nintzen han etxean bezala, periplo honetan ezagutu eta han egin dudan lanaren fase guztietan lagundu eta … [+]

«IRADOKIZUNAK 01»

Lorenzo Garciak, Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak, LANDARTE programa aurkeztu zuen joan den urriaren 7an, «CONVERGENCIAS 01» izeneko topaketaren barnean. Elkargune hori Errioxako Viniegra de Abajo eta Nalda herrietan egin zen, landa-eremua eta arte-sorkuntza artistikoa gai hartuta. Errioxako Gobernuak antolatu zuen eta EspacioArteVaca-k zurutu zuen urriaren 6an eta 7an.Jardunaldi horien helburua izan da landa-eremuekin… [+]

Zuzendari nagusiaren bisita Landartera

Duela egun batzuk, Nafarroako kultura-zuzendari nagusi Ignacio Apezteguiak Faltzes eta San Martin Unx bisitatu zituen. Bertan, LANDARTE programaren barnean bi herrietan lan egiten duten Itsaso Iribarren, German de la Riva eta Greta Alfarorekin bilera bana egin zuen.   Bilera horietan, aipatutako hiru sortzaile horien proiektuetan lankidetzan jardun duten auzotarrek eta tokiko agintariek ere parte hartu zuten. Elkarrekin,… [+]

Landarte en RNE

RNE emitió el jueves 29 de septiembre un reportaje sobre Landarte con declaraciones de Itsaso Iribarren, Germán de la Riva y Maddi Barber. Se puede escuchar a través del siguiente link: Navarra Informativos: Landarte 2022 | RTVE Play

Landarte programaren bigarren fasean kultur sorkuntzako sei prozesu garatuko dira irailean Nafarroako hainbat herritan

Marina Lameiro, Maddi Barber, Andrea Ganuza, Karmele Oteros, Itsaso Iribarren, Germán de la Riva, Greta Alfaro eta Patxi Burillo Uztarrozen, Urrotz Hirian, Leatxen, San Martín de Unxen, Faltzesen eta Cabredon ari dira lanean Landarte programak seigarren edizioaren bigarren fasea hasi zuen irailean. Fase horretan, hainbat artista parte-hartzailek kultur sorkuntza garaikideko proiektuak garatzen dituzte, uztailean eta… [+]

Abuztuak 25

Duela hilabete baino gehixeago, San Martin Unxera etorri nintzen, Landarte programak irauten duen bitartean hemen bizitzera. Horretarako, udalak eta Emplea fundazioak ostatua eman didate ikastetxe zaharrean (birmoldatu berri dute), non Karitateko Ahizpak bizi baitziren lehen; orain, Lope nire txakurra eta ni gaude hemen. Lanera begira finkatu nintzenean hemen, orri zuri moduan egin nuen, hau da,… [+]