Cultura contemporánea y ruralidad

Eskerrik asko

Oteitza! Oso esker oneko gaude elkarrekin igaro ditugun hilabete hauengatik, baina oraindik lan handia eman beharrean gaude! Gogo biziz gaude hain maitasun handiz prestatu dituzuen opari horiek guztiek forma hartzen dutela eta egia bihurtzen direla ikusteko.

Alderdiak

Zer une hoberik balea ikusezinean jolasteko jaietan baino? Oteitza… Nola pasatu genuen!!!

Bale ikusezina

Oteitza, bere itxura garbiarekin eta bere komunitate-arimarekin, tradizioak eta modernitatea modu harmoniatsuan uztartzen dituen lekua da. Txoko xarmagarri honetako biztanleak ezagutzeko aukera izan ondoren, ideia batek hartu du indar: “herrigintzarako”, loturak estutzeko eta harremanak sendotzeko modurik onena tokiko elkarte guztiak biltzea eta beste erronka bat proposatzea da; lagun ikusezina. Baina hau ez da edozein lagun… [+]

Bingo – zozketa

Oteitzako elkarte zoragarriak ezagutu ondoren, jabetu ginen oraindik eta gehiago batzeko modurik onena ideia desberdin batekin dela: lagun ikusezina! Edo hobeto esanda… “Bale ikusezina!” Baina, ez da nolanahiko lagun ikusezina… Hemen ez dago opari materialik! Baldintza: Opariak denbora eta dedikazioa eskatzen dituen ekintza bat izan behar du. Jakin badakigulako denbora partekatua dela oparirik onena gure… [+]

Bingo – iragarkia

Ba al dago modu azkarrago eta eraginkorragorik herriari dei egiteko, bandoa erabiliz baino?  Oteitzan oraindik ere premiazko berriak edo berri garrantzitsuak komunikatzeko erabiltzen den arren, oraingoan ukitu informalagoa eman nahi izan diogu.Oteitzan, gaurgero, heldu diote gure proposamenari. Eta hemendik? Hura ezagutzeko gogoa duzu?

Hainbat topaketa

Karrika estuak, pintxopoteak, herriko Gabon-kantak, igerilekua, gerizpeko topaketak… Oteitza, ez zarete geldi egotekoak!!!

Aitorlekua

Irudikatzen al duzue aitorleku ibiltari bat? Oteitzako sekretu guztiak jakin nahi izan ditut… Bazuten, bai, zer kontatu!!!!

Irakurketa kluba

Ba al zenekien Oteitzan irakurketa-klub bat dutela?  Topaketa bakoitza artearen mundu liluragarrian murgiltzeko aukera bat da. Kutsakorra da parte-hartzaileen grina. Ezagutzak eta sormenak bat egiten duten espazioa da!

GPSa behar dugu

Oteizari buruzko ikerketan egun batzuk eman ondoren, konturatu ginen hainbeste informazio xurgatu dugula, ezen gure teoria abstraktuak zizelkatu ahal izanen genituzkeen gure burua ispilura begiratze hutsarekin. Elkarte, musika-, dantza-, pintura-talde, oroimen historiko, jai eta jarduera guztiekin, eta horrekin batera biztanleen inplikazioa proposamen guztiekin. GPS bat behar dugula sentitzen dugu, ez galtzeko!! Orain ziur gaude: harri… [+]