Cultura contemporánea y ruralidad

Zangozako merindadean dago. Udalerria kontzeju batek, Agezak (udalaren egoitza); biztanleak dituen gune batek, Morionesek (antzinako hiriburua); eta jendez husturik dagoen gune batek Ezporogik, udalerri osoari izena ematen dionak, osatzen dute. Gardelain eta bere zortzi herriak (Loia, Sabaitza, Usunbeltz, Getadar, Julio, Arteta, Gardelain eta Arangoiti) Nafarroako Baso Ondarearen finka handi batean daude.

Ageza / Ezporogi

Taxio Ardanaz
(Iruñea, 1978)
Hainbat gatazka-prozesu historikotan sortutako adierazpen plastikoen inguruan lan egiten du, batez ere pinturan eta horren instalazio-osagaian oinarritutako ikerketa bat garatzeko.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hainbat artista eta komisariorekin osatu du bere prestakuntza; besteak beste, Itziar Okariz, Esther Ferrer, Andres Duque, Julie Mehretu, Miroslaw Balka eta Peio Aguirrerekin. Azken urteetan, egonaldiak egin ditu Italian (Espainiako Errege Akademia Erroman), Kurdistanen (Amna Suraka), Kuban (Artista x Artista), Austrian (Kunsthaus Bregenz) eta Mexikon (Arte Bulegoa).
Erakusketa indibidualak egin ditu Iruñean –El Sario, NUP (2021)–; Madrilen –Tabacalera Promoción del Arte (2017)–; Bilbon –Carreras Mugica galeria (2017), Rekalde aretoa (2014)–; Habanan –Artista x Artista (2016)–; eta Mexiko Hirian –Mexikoko Ateneo Español (2012)–. Beste erakusketa kolektibo batzuen artean, nabarmentzekoa da “Complexo Colosso”, CIAJG, Guimarães, Portugal (2021).

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: “CABALGA CABALGA”

Taxio Ardanazek Agezan egindako proposamena, “Cabalga cabalga” izenekoa, “Antzerki-erreferentziak dituen proposamen zinematografikoa da, funtsean biztanleen arteko elkarrizketan oinarritua; horretan, ekintza guztia plano finko batean gertatzen da, eta giza paisaia bilbeari jarraituz eraldatzen da. Talde-sorkuntza izanen da fase guztietan: parte-hartzaileen zerrenda bat zehaztu, gidoia prestatu, pertsonaiak identifikatu, grabatzeko lekuak bilatu, soinu-banda sortu…”. Proiektuan Marion Cruza artistak ere hartuko du parte. 

Azaroak 15, 2021

LANDARTE 2021en laburpena

Jarrai gaitzazu gure blogan...