Cultura contemporánea y ruralidad

Uxue, Galipentzu, Zarrakaztelu eta Santacara artean dago, Erregeren Bardeako iparraldean; herria Aragoi ibaiaren ertzean zabaltzen da. Nekazaritza da herriko ekonomia-eragile nagusia, eta bereziki aipagarria da barazkien (pipermina, piperra, tomatea…), zainzurien eta artoaren laborantza. Herriaren gainean, Erdi Aroan, gaztelua zegoen, herria gorde eta defendatzeko.

Murillo el Fruto

 

Ana Maestrojuán
(Iruñea, 1976)

Zuzendaritza Eszenikoan eta Dramaturgian lizentziaduna (Bartzelonako Institut del Teatre), Magisteritzan diplomaduna (NUP), Ana Maestrojuanek Arte Dramatikoko ikasketak Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen bere jaioterrian, Iruñean.
‘Producciones Maestras’ konpainiako zuzendaritza artistikoaren arduraduna da, baita konpainia horren ekoizpen gehienen egilea eta zuzendaria ere. Emakume geldiezina, beti etengabeko prestakuntzan eta bilakaeran.

Bi aldiz jaso du, antzerkigile gisa, Iruñeko Udalaren Sormen Artistikoaren Saria (2017, 2019). 2009an, Iruñeko Gayarre Antzokiak antolatzen duen “Autore berrien obra txikiak” zikloaren sarietako bat lortu zuen.

“La playa” dramaturgia-taldeko kidea da. Taldea 2004an sortu zen Italiako San Miniaton, eta hainbat nazionalitatetako antzerkigileek osatzen dute.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: “INFORMAZIO-KAPSULAK”

Ana Maestrojuanek “informazio-kapsulak” proposatzen ditu, Murillo el Frutoko ahotsetatik sortu eta hainbat fasetan landuko den komunikazio-proiektua. Sortzailearen hitzetan, “Herria herritarrentzat zer den eta zer izan zen kontatuko du, hainbat adin eta jatorritako herriko biztanleekin egindako topaketen grabazioen bidez. Askotariko ahots eta zenbait ikuspuntu hainbat modutan grabatu eta adieraziko dira”, eskuarki ikusten ez diren pertsonak zuzenean eta zeharka tartean sartzen saiatuz.

Abenduak 9, 2021

MURILLO EL FRUTO / Ana Maestrojuanen proiektuaren laburpena

Jarrai gaitzazu gure blogan...