Cultura contemporánea y ruralidad

Pirinioak eta Pirinioaurrea lotzen dituen harana da, Pirinioetako eta Mediterraneoko klimen eta landaredien arteko trantsizio-eremu bat. Haran menditsua, baso-eremu oso zabalak dituena. Hiru haran geografikok osatzen dute: Irati, Urrobi eta Gurpegi ibaiek. Bertan behera utzitako herri asko daude eta oso biztanleria sakabanatuta dauka Nagore, Azparren, Usoz, Imizkotz, Urdirotz, Gorraitz, Lakabe, Uriz, Lusarreta, Espoz, Zazpe, Arizkuren, Hiriberri Artzibar, Arrieta, Uli Alto, Zandueta eta Saragueta herriguneetan.

Artzibar

Pr0t0c0lectiv0

Pr0t0c0lectiv0 4 zeroren batura da, propietate bikoitiko zenbaki osoak, balio nulukoak, eta posizio-idazkeran zifra esanguratsurik ez dagoen lekuak hartzen dituztenak. Osoko zenbaki baten eskuinaldean badaude, bider 10.000 biderkatzen du bere balioa; ezkerraldean jarrita, ez du aldatzen. Beren artean berdinak diren zelulen kolonia bat, ehunak bereizi gabe eta goragoko antolaketen bitarteko likidoetan bizi dena. Bere sorrerako asmoa artea prototipo bihurtzea da.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: “DESCAMINO”

Pr0t0c0lectiv0 taldeak “Descamino” sormen-lana garatu du, Artzibarrek hartzen duen hedadura handia, herrien sakabanaketa eta gizarte- eta politika-aniztasuna oinarri hartuta. Egileen hitzetan, “gure proiektua izanen da erabilera bakarreko argazki-kamera ugari banatzea herrietako bizilagun laguntzaileen artean, bertan bizi diren, bertako lurrak lantzen dituzten edo etxeak konpontzen dituzten pertsonen begiradek bakarrik eman dezaketen irismenarekin, ibarrari buruzko ikuspegi berezia eta pertsona horiek ibarrarekin duten harremana erregistra dezaten, eguneroko ingurune hurbilenean arreta jarriz. Ondoren, irudi ezberdinak landuko dira, eta lurraldeak lotu eta ibarra zeharkatuko duten lerroak bilatuko dira, izaera ezberdineko formalizazio artistiko bihurtuko direnak”. Proposamenak bertatik eta orainetik lankidetzan sortutako artxibo deszentralizatu bat sortzea dakar.

Abenduak 12, 2021

ARTZIBAR/ Pr0t0c0lectiv0 / Mock Up

Jarrai gaitzazu gure blogan...