Cultura contemporánea y ruralidad

90 biztanle ditu udalerriak, eta Kodesko mendilerrotik hurbil dago. Peñalabejako erreserba naturala dago han, eta eremuan ohikoa ez den espezie bat hartzen du: ametz arrunta. Gaur egun ez dago nekazaririk lanean, baina nagusiek oso ongi gogoratzen dute tabako-laboreak herrian izan zuen garrantzia. XVI. mendearen bukaeratik XVIII. mendera arte, eskultura-lantegi garrantzitsua zegoen herrian; eskualdeko artista ospetsuenek lan egin zuten han.

Cabredo

 

ANDREA GANUZA
(Iruña, 1988)

Bere praktika artistikoak narrazio grafikoa eta marrazketa ditu ardatz, eta komikiaren mugekin esperimentatzen du, komikia arte garaikidearen beste lengoaia bat gisa ulertuta. Begirada kritikoa eta umore zorrotza lagun, bere esperientzia propioak erabiltzen ditu zeharkatzen gaituzten ardatzetan arreta jartzeko: gizartea, politika eta emozioa. Akademiaren barruan eta kanpoan jasotzen du prestakuntza eta lan egiten du, eta hala espazio ofizialetan nola kontrakulturarekin, grafikoarekin, fanzinearekin eta DIYarekin (Do It Yourself) lotutako egoitza, topaketa, laborategi eta jaialdietan aldizkatzen du bere jarduera.

Gaur egun Espainia eta Kolonbiaren artean bizi eta lan egiten du.

KARMELE OTEROS
(Iruña, 1966)

Sorkuntza eta Diseinuan graduatua, EHUn. Gaur egun, hezitzaile ari da Uharteko Arte Garaikideko Zentroan eta Jorge Oteiza Museoan.

Bere praktika artistikoak irakaskuntza eta produkzioa konbinatzen ditu. Batera egiten ditu artista plastikoaren jarduera eta bitartekari artistikoarena, eta hainbat erakunderekin aritzen da elkarlanean. Lurraldeari eta komunitateari lotutako proiektu partizipatibotan lan egiten du, betiere ikuspegi sozialetik.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Entre el León y Las Muelas, La Suerte

Cabredo herri txikia, parte-hartzailea eta bizia da, eta belaunaldi-espektro zabala eta ikuspuntu desberdinak ditu.

Gure ikerketa-fasean, harkor entzun dugu bertako biztanleek herriaren esentziari buruz egin diguten definizioa. Bat-etortzerik ez: Nork bere moduan ulertzen du Cabredo, eta bakoitzak bere moduko harremanak ditu komunitatearekin eta lurraldearekin.

Biztanleak ulertzeko eta haiekin konektatzeko beharretik sortua, gure proiektua argitalpen-objektu gisa eratu da, eta, haren bidez, herriko biztanle batzuen kontakizuna entzun, eta haien intimitatean eta unibertsoan barneratu gara. Argitalpenean, marrazkia, narrazioa eta argazkiak nahasten dira, eta, horrela, irakurleak bere arreta gehien interesatzen zaion tokian jar dezake, eta bere ondorioak atera.

Urtarrilak 12, 2023

‘Entre el León y Las Muelas, La Suerte’ proiektuaren aurkezpena Cabredon (2023/01/07)

Jarrai gaitzazu gure blogan...