Cultura contemporánea y ruralidad

Izkoko mendilerroaren hegoaldeko isurialdean dago. Zereal-soroak eta mahasti batzuk ditu inguruan. Orbaibarko zati da Leatxe, eta Bizkaia ibarrerako sarrera naturaletako bat izan ohi da. Gaur egun, 20 biztanle finko ditu, baina jende gehiago bizi da han udan eta asteburuetan. Askok musikarekiko eta, zehazki, kantuarekiko pasio berezia sentitzen dute.

Leatxe

 

MADDI BARBER

Maddi Barber zinemagilea da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta Ikusizko Antropologia masterra egin zuen, Manchesterko Unibertsitatean. Jaialdi hauetan erakutsi ditu lanak, besteak beste: Visions du Réel, Donostia (Zabaltegi), Curtocircuito, Zinebi, Alcances, Ji.hlava, Porto Post Doc eta Las Palmas. Une honetan, bere lehen film luzea egiten ari da: “Claros de bosque”.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Leatxe_lurralde afektibo baten atlasa

Istorio bat pinu bakarti bati buruz, kanta bat Cuatromugas parajeari, poema bat bizi luzea duen zuhaitz batentzat,  ondutako oliben errezeta bat milaka urteko olibadi batzuentzat, bideo-podcast bat Hiru bidegurutzeei buruz, herriko iturri guztien katalogazioa, elizaren atarian jokatzen ziren jokoen jarraibideak. Horiexek, Leatxeko biztanleen sorkuntzetako batzuk. Herriko atlas afektiboaren parte dira. 

Ideia honetatik abiatu ginen: lurralde guztiek iraganeko eta oraineko istorio eta historiak zein etorkizuneko aukerak dituzte inskribatuta. Nola eskuratu istorio eta historia horiek? Nola entzun lurraldea? Lurraldeetan bizi diren aztarna edo arrastoetan istorioak eta historiak aurkitzea hartu genuen xede, baita tokiko pertsonen kontakizun, fabulazio edo ametsetan ere. Halaber, lurralde horietako istorioak eta historiak aktibatzeko eta haiek atlasaren bidez partekatzeko estrategiak aurkitu nahi izan genituen.

Atlasak mapa fisiko baten eta web-mapa baten forma du, non Leatxeko biztanleek sortutako kontakizunak, argazkiak, abestiak eta bideoak biltzen eta elkarrekin bizi baitira. 

June 28, 2022

Leatxe / Artzainaren monolitoa

1971. urtean izan zen, orain dela 50 urte, beraz, urrian zehazki, 14 urteko mutiko bat artaldea larreratzen ari zen Leatxeko mendilerro hotz horretan, gure Oibar ibar ederraren zati bat ikusgai zuela.
Aspertuta zegoen mutikoa, egunak luzeak egiten zirelako ardi maiteei begira eta Facebook, Whatsapp edo Instagram ez zegoelako garai horietan. Zer okurritu eta lauzak elkarren gainean jartzen hasi zen, monolito bat eraikitzeraino.

Ziertzoak, lainoek, euriak, elurrak eta eguzkiak eman diote gure lur honetako harri zaharrek duten tonu berezi-berezi hori.
Niri zoragarria iruditzen zait, baina, noski, dena norberaren begiradaren araberakoa da, izan ere, ziur nago jende asko igaro dela aurretik eta ez diola begiratu ere egin. José Ignacio Salinas leatxetarra izan zen egilea, 14 urte zituela. 50 urte bere lanari so. Leatxen dago monolitoa, Idozabal parajean, Gardalaingo mugatik oso gertu (Bizkaia).

Gure lurralde la Val d’Oibarko istorioak 

– Jesus Ayesa

Jarrai gaitzazu gure blogan...