GRETA ALFARO
(Iruña, 1977)
Greta Alfaro artista bisuala da. Bere lanak gizarte garaikideetako boterearekiko kritika bat proposatzen du, ikusizko tradizioari eta imajinario barrokoari dagokienez.
Erresuma Batua, Nafarroa eta Errioxaren artean bizi eta lan egiten du, eta museo, galeria eta zinemalditan erakusten ditu lanak nazioarteko mailan.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Casa Muruzabal / Vinalia, o retablo de San Martín de Unx
Uztailean San Martin Unxera joan nintzen bizitzera, uda han pasatzeko eta proiektuan lan egiteko. Han egon nintzen bitartean zer zorionekoa nintzen pentsatu dut behin eta berriro.
Udalak eta Emplea fundazioak gela bat utzi zidaten lehengo ikastetxeko eraikinean. Berehala sentitu nintzen han etxean bezala, periplo honetan ezagutu eta han egin dudan lanaren fase guztietan lagundu eta aholkatu didaten pertsona atsegin, eskuzabal eta gogotsuen eskutik. Zorte handia izan dut horretan.
Bi gertaerak markatu dute nire lana hemen: arestian sute bat gertatu izanak ekarritako estutasuna, egonaldiaren hasieran, eta, amaieran, mahats-bilketaren joan-etorria.
Bitartean, herriko jaiez eta ezohiko uda bateko gau beroez gozatu dugu. Iruditu zitzaidan jai- eta erlijio-tradizioak gai zirela gaur egun duela ehunka urte bezala komunikatzeko hizkuntza bat hitz egiteko, garai bakoitzaren idiosinkrasiari egokituz funtsezko gaiak jorratzeko: komunitatearen garrantzia, elkartasuna, gogo bizia eta naturarekin sinergian lan egiteko ahalegina.
Egonaldian zehar egin dudan proiektuetako batek (“Vinalia” deitu diot behin-behinekoz) inguruabar horiek guztiak elkartzean, batetik, eta, bestetik, suntsitzearen eta sortzearen arteko, hau da, gure bizitzaren eta natura-ingurunearekin dugun gure harremanen arteko loturari buruzko ondorengo gogoetan. Bi bideo-piezak eta hainbat argazkik osatuko dute lana.
Bestalde, komunaren garrantzitik abiatuta, beste proiektu bat sortu zen. Udalak etxe pribatu garrantzitsu bat (Muruzabal Etxea) erosi zuen, eta laster barrukoa eraitsi eta zaharberritu behar duenez, premiazko prozesu bat hasi zen, dokumentatzeko, dialogatzeko, gauzak saltzeko eta abar. Prozesuak iraun egingo du etxeko aldaketek eta obrek irauten duten bitartean, eta oraindik ezin dut jakinarazi nola gauzatuko diren .