Cultura contemporánea y ruralidad

Urbasa eta Lokiz mendilerroen artean kokatuta dago. Ibarrean nekazaritza- eta basogintza-jarduera tradizionalenak (abeltzaintza estentsiboa, gazta-ekoizpena, zura) eta turismo-sektore oso dinamiko bat uztartzen dira. Haranak oso garrantzi berezia du, Urbasako natura-baliabideen aprobetxamenduak historikoki eta gaur egun duen garrantzia islatzen duena: Ameskoako Herri Mendiko batzarra, herri-lurren erakunde bat da. Lurralde horren kudeaketa egokia zaintzeaz gain, beste gizarte- eta kultura-ekimen batzuk dinamizatzeaz eta antolatzeaz arduratzen da.

Ameskoa

 

AIZPEA DE ATXA
(Iruña, 1998)

Iruña, 1998.
Artean graduduna UPV/EHUn, Sorkuntza Zinematografikoko postgradua ikasi zuen Elias Querejeta Zine Eskolan. Zinema Ilegalaren XI edizioko koordinatzailea izan zen Bulegoa z/b-en Akane Saraivarekin bateraeta 72-22ko Iruñeko Topaketen “Topaketen Memoria”etako bat egin du.

2019an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuen eta bere lana ikusgai izan da besteak-beste: Le Larraskito Klubean, X hau ezda okupatzen… erakusketan (Uholdeak, Uharte Zentroa), 72-22

Iruñeko topaketetako Iruñeko Topaketak. Abiapuntu, helmuga, aurkari jardunaldietan (Nafarroako Museoa, NUP) eta Nafarroako Arte Gazte Topaketetan (2017-2022).

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Mendiak

‘Mendiak’ izeneko lanak gaur egun Ameskoan mendia zer den galdetzen du, bertako biztanleak eta Ameskoa beren baitan biltzen duten bi mendilerroak (Urbasa eta Lokiz) ezagutu eta berrezagutu nahian. Bideoa, soinua, marrazkia eta argazkia dira leku horien inguruan egiten diren jardueretan arreta jartzen duen galdera horri eta ondorioz gertatzen diren gertakariei erantzuteko proposatzen ditudan tresnak, gertakari horiek gugan uzten duten aztarna ahaztu gabe.

September 24, 2023

Beste liturgia batzuk

Susana Blas komisario izanen duen ‘Beste liturgia batzuk’ erakusketan (Nafarroako Museoan datorren ostiralean, irailaren 29an, inauguratuko da) Greta Alfarok Landarte programaren seigarren edizioan San Martin Unxen sortutako bideoetako bi aurkeztuko dira.


Gonbidatuta zaudete!

Jarrai gaitzazu gure blogan...