ITSASO JIMÉNEZ IRIBARREN
Hezitzailea eta ikusizko artista (1993). Bere lan-ildoak arte garaikidea eta lanbideak dira, zeharkako ikaskuntzarako eta gizarte-aldaketarako tresna eragile gisa, pedagogia kritiko batetik eta artisautzak “eginez ikasteko” erreskatetik abiatuta. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako plastika- eta ikus-hezkuntzako irakasle dihardu, eta duela 3 urtetik hona bere arte- eta hezkuntza-proiektua lantzen dihardu: “Compañía de Oficios” (“Ogibideen konpainia”).
Sorkuntzan eta diseinuan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, Arte Aplikatu Garaikideetan graduatu ondokoa da Bartzelonako Escola Massanan eta Artea eta Hezkuntza masterra du Bartzelonako Unibertsitatean.
ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Ibaiari begira
Berbintzanan eginen den lantegi-zikloa. Arga ibaia izanen da zikloaren epizentroa, gonbidatutako hiru arte-eragilek jorratua.
Herriko jendeari zabaldutako deialdia da, eta honako hauek izanen dira gonbidatutako eragileak: Maria Navascues, biologoa eta bigarren hezkuntzako irakaslea; Ana Laura
Duarte, hartzidura eta jan-ekologiak ardatz dituen artista; Peio Lekumberri, eszena- eta musika-artista eta nekazaria. Horietako bakoitzak, parte hartzen duten bizilagunak
ibaiaren gaineko begirada berezi baterantz bideratuko ditu, hainbat interesgunetatik eta haien arte-praktikatik abiatuta.
Ziklo honen asmoa da Arga ibaia hautematearen eta kontserbatzearen inguruan komunitateak dituen ikuspegiak aberastea.