Malerreka bailarako herri txikia, Doneztebetik oso gertu dagoena. Elgorriagatik igarotzean, harana zabaldu egiten da eta alubioi-lautada emankorra sortzen du, non inguruko tomaterik onenak hazten diren. Sekretuak, ziur asko, lotura izango du zorupeko gatz kontzentrazio anomaloekin. Hain zuzen ere, berezitasun geologiko horrek azaltzen du Ezkurra ibaiaren ondoan, Elgorriagan, bainuetxeko ur gaziarekin gaitzak sendatzera datozen erretiratuen emari handi bat zergatik igarotzen den ia urte osoan.
Elgorriaga
EKHIÑE ETXEBERRIA
Ekhiñe Etxeberria Garjón zinemagile dokumentala, ikus-entzunezko komisarioa eta Uharteko ekoizlea da. Bere jarduera kuratoriala bitartekaritzarekin zuzenean lotuta dago eta bere azken proiektuak Uharten burutu ditu tokiko talde eta elkarteekin elkarlanean; herria proiektu hauen funtsezko elementua delarik. Bi proiektu garrantzitsu burutu zituen: “Constelaciones de voces” eta “Womanhouse en Plazaldea”. Bertan, herriko emakumeekin lankidetzan, emakumeen ahotsaren aldarrikapena landu nahi izan zuen.
Une honetan, Mina Hestebeteen Fabrika zaharrari buruzko ikerketa egiten ari da, duela urte batzuk Uharteko Zentroa eraikitzearekin batera gertatutakoari aurre egiteko berezko beharretik sortua.
Herriko Ostatua – Herriko bihotza
Elgorriaga, batez ere, herrian dagoen bainuetxeagatik da ezaguna. Interneten bilaketa azkar bat egitea nahikoa da hori egiaztatzeko; izan ere, bainuetxeari buruzko informazioa duten sarrerak baino ez dira ageri, baina herriaren historiari edo gizarte-testuingururi buruzko ezer ez.
Proiektu parte-hartzaile honen bidez, herriko bizilagunek beraien buruak definitzen dituztela irizten dioten gai guztiak bildu eta aldarrikatu nahi dira: guztien arteko harremana, Herriko Ostatua, herrian 70 urte baino gehiago dituen auzolanaren tradizioa, herriko bestak, betiko errezetak, etxeen izenak, euskararen defentsa eta abar.
Proiektuan funtsezko elementua Herriko Ostatua izan da. Herrian gertatzen den guztiaren bihotz bihurtuta, gune hau ere proiektu parte-hartzailearen muina izan da. Bai esplorazio-fasean, bai proiektuan garatu diren ekintzetan bertan, denak leku horretan gertatu dira.
Proiektua fanzine bat kolektiboki sortzearekin eta hori herriko etxeetako postontzietara sartzearekin amaitzen dela egia bada ere, proiektuan zehar egindako aktibazioak ere ezinbestekoak izan dira: proiekzio kolektibo bat, haurrentzako lantegi bat eta herriko bizilagunekin topaketak Herriko Ostatuan.