Cultura contemporánea y ruralidad

Koordinazio Taldea

Landarte programa Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du. Horretarako bada lantalde bat, administrazio publikoko langileez eta landa eremuko bitartekaritza eta dinamizazio kulturalaren esparruko adituez osatua.

Lantalde honetaz gainera, antolaketa egituraren parte dira, halaber, beste talde batzuk, komunikazio planaz, programaren dokumentazio-planaz eta hura osatzen duten proiektuez arduratzen direnak.

Koordinazio-taldean administrazio-unitate hauetako arduradun hauek hartzen dute parte:

  • Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria
  • Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua
  • Museoen Ataleko burua
  • Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoko burua

Eginkizunak:

  • Landarteren ildo estrategikoak eta helburuak ezartzea
    • Programa antolatu eta kontrolatzea
    • Komunikazio- eta dokumentazio-taldeen helburuak tokiko sortzaile eta eragileei ezagutzera ematea
    • Proiektuak garatzeko prozesu osoa, haren edozein fasetan, berrikusi eta baliozkotzea, programaren printzipioekin modu koherentean eztabaidatu, eraldatu edo berriro planteatzeko.

Anne Ibañezek eta Marc Badalek (Kanpoko Bulegoa) eratutako dinamizazio- eta bitartekaritza-taldeak ezagutza, landa-lana, proposamenak eta dokumentazioa ekartzen ditu.