Cultura contemporánea y ruralidad

Malerreka bailarako herri txikia, Doneztebetik oso gertu dagoena. Elgorriagatik igarotzean, harana zabaldu egiten da eta alubioi-lautada emankorra sortzen du, non inguruko tomaterik onenak hazten diren. Sekretuak, ziur asko, lotura izango du zorupeko gatz kontzentrazio anomaloekin. Hain zuzen ere, berezitasun geologiko horrek azaltzen du Ezkurra ibaiaren ondoan, Elgorriagan, bainuetxeko ur gaziarekin gaitzak sendatzera datozen erretiratuen emari handi bat zergatik igarotzen den ia urte osoan.

Elgorriaga

EKHIÑE ETXEBERRIA

Ekhiñe Etxeberria Garjón zinemagile dokumentala, ikus-entzunezko komisarioa eta Uharteko ekoizlea da. Bere jarduera kuratoriala bitartekaritzarekin zuzenean lotuta dago eta bere azken proiektuak Uharten burutu ditu tokiko talde eta elkarteekin elkarlanean; herria proiektu hauen funtsezko elementua delarik. Bi proiektu garrantzitsu burutu zituen: “Constelaciones de voces” eta “Womanhouse en Plazaldea”. Bertan, herriko emakumeekin lankidetzan, emakumeen ahotsaren aldarrikapena landu nahi izan zuen.

Une honetan, Mina Hestebeteen Fabrika zaharrari buruzko ikerketa egiten ari da, duela urte batzuk Uharteko Zentroa eraikitzearekin batera gertatutakoari aurre egiteko berezko beharretik sortua.

Urriak 5, 2024

Lan eta lan

Elgorriaga bere bainuetxeagatik da ezaguna, interneteko sarrerek bainuetxeari buruz bakarrik hitz egiten dute.
Proiektu parte-hartzaile honekin, fanzine bat egin nahi da, herriko bizilagunek definitzen dituen sentitzen duten guztia jaso eta aldarrikatzeko.

Igandean Ostatuan elkartu ginen elkarrekin egin behar dugun fanzinean lan egiteko. Zer eduki sartuko ditugu? zer motatako diseinua egin nahi dugu? zein izango da liburuxkaren izenburua?. Edukiak lantzen joateko, eginkizunak banatu genituen; batzuk elkarrizketak egin behar dituzte, beste batzuek argazkiak bildu…Uharteko Arte Garaikide Zentroan Risografia makinarekin eginten joan diren ereduak eraman nituen diseinu aldetik ideiak hartzeko. Tresna honek milaka diseinu-aukera ematen ditu, beraz guretzat egokiena dena aukeratu behar dugu.Behin dena izandakoan, Maider Garayo artistarekin Uharte Zentrora joango gara Risoan fanzineak inprimatzeko. 
Herriko argazkietaz hitz egiten ari ginela, oso une polita sortu zen. Duela urte batzuk Ostatuan erakusketa bat egin zuten herriko auzokideek zeuzkaten Elgorriko argazkiekin, eta Itsasok argazki hauek atera zituen ikus ahal genitzan. 

Jarrai gaitzazu gure blogan...