Iguzkitza / Azketa
Azketar kuadribektorea
Martin Etxauri Sainz de Murietak eta Iguzkitzako biztanleek instalazio birtuala gauzatu zuten, batetik, hiru dimentsioko eskultura bat eginda (3D inpresioko teknikez eratua) eta, bestetik, ikus-entzunezko obra bat prestatuta. Obra honek lotu nahi ditu, batetik, herriaren iragana eta, bestetik, gaurko eta etorkizuneko egunak. Iragana irudikatzen da herritarren laguntzaz bildutako argazki zaharrekin eraikitako eredu baten bidez. Gaurko eguna eta etorkizuna irudikatzen dira oraingo gazteriaren irudiekin, zeinak lortu baitziren Azketako gazteen 3Dko eskaneatuak eginez.