Cultura contemporánea y ruralidad

Auritz

Kontramapa

Teresa Sabaté eta Virginia Santos artista plastikoek proiektu bat proposatu zuten, zeinetan bunkerren berreskuratze arkeologikoan markatutako ibilbideak erabili baitzituzten memoriari buruz hausnartzeko eta egitura horiek –gerrarako eta mugarako pentsatutakoak– berrantolatu eta bide ireki bihurtzeko, bide horretan herriko biztanle bakoitzak bere esperientzia kontatu ahal izateko. Bunkerren eta herriaren benetako planoan oinarrituta, kontramapa bat egitea proposatu zuten sortzaileek.

Bertan, tailerretan parte hartu zuten pertsona guztiek beren ibilbideak sortu zituzten, hainbat lengoaiarekin: jostea, marrazkia, collagea, argazkia, pintura edo testuak. Sortu zuten pieza herrian geratu zen, esperientzia komun horren oroitzapenetan.