Taxio Ardanaz
(Iruñea, 1978)
Hainbat gatazka-prozesu historikotan sortutako adierazpen plastikoen inguruan lan egiten du, batez ere pinturan eta horren instalazio-osagaian oinarritutako ikerketa bat garatzeko.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hainbat artista eta komisariorekin osatu du bere prestakuntza; besteak beste, Itziar Okariz, Esther Ferrer, Andres Duque, Julie Mehretu, Miroslaw Balka eta Peio Aguirrerekin. Azken urteetan, egonaldiak egin ditu Italian (Espainiako Errege Akademia Erroman), Kurdistanen (Amna Suraka), Kuban (Artista x Artista), Austrian (Kunsthaus Bregenz) eta Mexikon (Arte Bulegoa).
Erakusketa indibidualak egin ditu Iruñean –El Sario, NUP (2021)–; Madrilen –Tabacalera Promoción del Arte (2017)–; Bilbon –Carreras Mugica galeria (2017), Rekalde aretoa (2014)–; Habanan –Artista x Artista (2016)–; eta Mexiko Hirian –Mexikoko Ateneo Español (2012)–. Beste erakusketa kolektibo batzuen artean, nabarmentzekoa da “Complexo Colosso”, CIAJG, Guimarães, Portugal (2021).

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: “CABALGA CABALGA”
Taxio Ardanazek Agezan egindako proposamena, “Cabalga cabalga” izenekoa, “Antzerki-erreferentziak dituen proposamen zinematografikoa da, funtsean biztanleen arteko elkarrizketan oinarritua; horretan, ekintza guztia plano finko batean gertatzen da, eta giza paisaia bilbeari jarraituz eraldatzen da. Talde-sorkuntza izanen da fase guztietan: parte-hartzaileen zerrenda bat zehaztu, gidoia prestatu, pertsonaiak identifikatu, grabatzeko lekuak bilatu, soinu-banda sortu…”. Proiektuan Marion Cruza artistak ere hartuko du parte.