Cultura contemporánea y ruralidad

Erriberriko merindadean dago, Arga ibaiaren ertzean. Nekazaritzak jarduera garrantzitsua izaten jarraitzen du han. 2.300 biztanleetatik asko sartu dira komunitatean, gutxika, azken urteotan. Herritarren parte-hartzea da egungo udal-politikaren ardatzetako bat, bereziki gizarte- eta kultura-eremuan.

Faltzes

Erriberriko merindadean dago, Arga ibaiaren ertzean. Nekazaritzak jarduera garrantzitsua izaten jarraitzen du han. 2.300 biztanleetatik asko sartu dira komunitatean, gutxika, azken urteotan. Herritarren parte-hartzea da egungo udal-politikaren ardatzetako bat, bereziki gizarte- eta kultura-eremuan.

 

ITSASO IRIBARREN, GERMÁN DE LA RIVA

Artistak eta ikertzaileak. Hamabost urte daramatzate elkarlanean. Arte-sorkuntzan dute bereziki interesa, baita hartan sortzen diren ikerketa-prozesuetan ere. Beren lanek gai hauek jorratzen dituzte, besteak beste: dantzaren historia, lan- eta familia-harremanak, eta gorputzaren eta makinaren arteko elkarrizketa.

Hainbat sari jaso dituzte: Iruñeko Udala (2018), Teatro Circo Price Madril (2014) eta Nafarroako Gobernua (2009). Espazio nazionaletan zein internazionaletan aurkeztu dituzte piezak, hala nola hauetan: Matadero Madrid, La Granerie Toulouse, Artpark New York eta Centro Cultural de Buenos Aires.

Prestakuntzari dagokionez, ikasketa akademikoak egin dituzte hainbat unibertsitatetan, hala nola Bilbo, Londres, Buenos Aires, Madril eta Cuencakoetan, eta dantzako ikasketak ere, Eugenia Estevez, Idoia Zabaleta, Matxalen Bilbao, Simone Forti eta Silvia Mamana maisuekin, besteak beste. Gaur egun, doktoretza-ikerketa bana egiten ari dira Cuencako Arte Ederren Fakultatean (UCLM), non Itsaso irakasle aritzen baita.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Faltzes soinuduna

“Faltzes soinuduna” proiektua hurbilketa bat da Faltzes herrira soinu- eta testu-sorkuntzaren bidez. Herriko biztanle eta tokiekin egin ditugun topaketetatik abiatuta, hala soinu-pieza baten prototipo bat nola argitalpen bat garatzeko materialak osatuz joan dira.

Prozesuan zehar, lehentasun gehiago eman diogu sorkuntza-prozesuari aurrez ezarritako ideia bat gauzatzeari baino, eta tinko eutsi diogu horri. Landartek sustatzen dituen lan-ildoetatik abiatuta, ikerketa eta sorkuntza-prozesua lehenetsiz, denboran zehar sortuz joan diren ideiak entzun ditugu, eta, horrela, aldaketetara eta aurkikuntzetara irekitako prozesu dinamiko bat sortu da”.

Urtarrilak 8, 2023

Falces Sonora_publicación

Jarrai gaitzazu gure blogan...