Cultura contemporánea y ruralidad

Errege Bardearen ipar-mendebaldeko mugan, izena eman zion Erdi Aroko herrixkatik kilometro gutxira, 1961ean Rada herri berria sortu zen. Bardeako kanalak ureztatze-ibar bihurtu zituen ababolen lur latz haiek, eta bide berri bati ekin ahal izango zioten Erriberako eta Erdialdeko hainbat herritatik nahiz beste autonomia-erkidego batzuetatik iritsitako familia guztiei. Hirurogeita hiru urte geroago, belaunaldi gazteenek lan gogorreko lehen urteetatik sortutako dinamika komunitario asko mantentzen dituzte, baina baita kolono-familien arteko laguntza ere.

Arrada

Errege Bardearen ipar-mendebaldeko mugan, izena eman zion Erdi Aroko herrixkatik kilometro gutxira, 1961ean Rada herri berria sortu zen. Bardeako kanalak ureztatze-ibar bihurtu zituen ababolen lur latz haiek, eta bide berri bati ekin ahal izango zioten Erriberako eta Erdialdeko hainbat herritatik nahiz beste autonomia-erkidego batzuetatik iritsitako familia guztiei. Hirurogeita hiru urte geroago, belaunaldi gazteenek lan gogorreko lehen urteetatik sortutako dinamika komunitario asko mantentzen dituzte, baina baita kolono-familien arteko laguntza ere.

 

MARÍA AZKARATE
(Gasteiz, 1977)

Prestakuntzako arkitektoa. Argazkilari gisa, lurraldearen eraldaketa eta giza habitata aztertzen ditu, ikuspegi kritiko batetik. Lurraldearen ahalmen sinbolikoan eta argazkigintzaren bidez egiten duen ikus-adierazpenean interes berezia du, eta eguneroko paisaiaren konplexutasunari eta sakontasunari eta inplikazio politikoei buruz hausnartzen du.

Iruñean bizi eta lan egiten du. Praktika autorala arkitekturako argazkigintza profesionalarekin eta irakaskuntzarekin uztartzen du. Bere lanak hainbat erakusketatan erakutsi dira Euskal Herrian.

Arradako anekdota-bilduma.

Proiektuak errotzearen ideia sakondu nahi du. Ideia hori behin eta berriz agertu izan da esplorazio-fasean herriko bizilagunekin izan diren elkarrizketetan.

Kolonizazio-herri gisa, Arradaren historia laburra da, baina belaunaldi gutxi batzuetan, bertako biztanleek bertakoak izatearen sen handia garatu dute. Proposatu diren eta egiten ari diren ekintzen asmoa da komunitatearen barruan eta lurraldearekiko dauden loturak hobeto ulertu eta horiez jabetu daitezen. Lotura horiek errotik aldatu dira azken hamarkadetan, eta etengabe aldatzen ari dira.

Horretarako, hiru ekintza osagarri proposatzen dira:

Nagusia eta gainerako ekintzak egituratzen dituena ANEKDOTA-BILDUMA bat sortzea da, herria osatzen duten pertsonen bizipen partikularra bildu eta balioetsiko duena. Horretarako, hainbat bilera egiten ari dira herriko zenbait talderekin; bilera horiek herriko aniztasunaren isla izan nahi dute.

Aldi berean, anekdota-bildumarekin lotura duen kartografia bat egiten ari dira, bildumari ikusizko adierazpena emateko. Kontzejuaren plano sinplifikatuak dituzten txartel handi batzuk diseinatu dira; horietan Arradako bizilagunek esku har dezakete eta beren pasadizoak idatz ditzakete eskuz. Txartelek memoria-aktibatzaile gisa lan egiten dute, Arradako biztanleek lurraldearekin duten lotura agerian utziz.

Etxola bat elkarrekin sortzea jaiegun batean. Arradako haurrek txabolak egiten dituzte, lehen egiten zituzten eta oraindik ere egiten dituzte. Etxola lurraldeaz jabetzeko ekintza sinbolikoa da, autonomia- eta aterpe-ekintza, taldeko kide izatearen inguruko ekintza… Parekoekin negoziatu behar da proiektu komun bat sortzeko. Beraz, dinamika komunitarioen ikur indartsua izan daiteke.

Ekintza horien bidez, hainbat gai aztertzen dira, proposamenean ardatz den sustraitzearen gaiaz haratago: entzute aktiboa sorkuntza-espazio gisa; egunerokotasuna gertakari historiko gisa; pasadizoak biltzea estrategia ireki eta horizontal gisa adostutako kontakizun komun bat eraikitzeko; kartografia emozionala komunitateak lurraldearekin edo arkitektura iragankorrarekin dituen loturen miaketa eta adierazpen bisual gisa; etxola, lurraldearen okupazioaren eta gizarte-dinamiken mekanismo sinboliko gisa.

Azaroak 16, 2024

EITB KULTURA

Jarrai gaitzazu gure blogan...