Arantza Santesteban
(Iruñea, 1979)
Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Zinema-arloan duen prestakuntza Francesca Bonnemaison (Bartzelona) zentroko dokumental sortzaileko diplomaturarekin osatu du.
Hainbat pieza zuzentzen ditu zinemagile lanetan; horien artean, EURITAN (2017) film laburra nabarmendu dezakegu. 2018an Donostiako Zinemaldiak antolatzen duen ‘Ikusmira Berriak’ programan hautatu zuten “918 GAU” filma garatzeko.
2019tik Lisboako Unibertsitatean ari da prestatzen bere doktoretza Susana De Sousa Diasekin, irudikapen zinematografikoa, feminismoa eta euskal gatazka politikoa lotzen dituzten gaiak ikertzen.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: “LILURAREN KONTRA”
Arantza Santestebanek “Liluraren kontra. Aura hautsi” proiektua proposatu du, Araizko paisaiaren eta ibarrean azken hamarkadetan garatu diren jardun artistiko batzuen arteko harremana arakatu nahi duen ikerketa kuratorialeko proiektua. Horretarako, Santestebanek azaldu duenez, “Paisaia filmatuko da ustez paisaia horrek askatzen duen auraren ikuspuntutik. Irudien ekoizpen hori ikus-entzunezko pieza baten abiapuntua izanen da, filmatutako irudiak eta horien inguruko hausnarketa uztartuz”.