Malerreka eskualdean dago, Ezkurra ibaiaren haran meharraren atzealdean. Tradizionalki, haranaren bi hegaletan sakabanatutako baserri ugarietan jaiotako egurgile eta aizkolarien herria izan zen. Gaur egun, ordea, herriaren bizitza soziala hirigunean ematen da. Urtero, eguneroko erritmoa Nafarroa osoko inauteri ezagunenetako batek astintzen eta asaldatzen du.
Zubieta
Katixa Goldarazena
(Arruitz, 1992)
Arte-egonaldiak egin ditu BilbaoArte Fundazioan, 2020an, eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroan (CACH), 2019an. Tabakalerako Artistentzako 2019ko Lantegiaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Erakusketa kolektiboa egin du Bilbaoarte Fundazioan (2021) “zaldia zelan hil” lanarekin; CACHen “Habitación: entre ocho y nueve” lanarekin (2020); Harriak 2019 programako “Hau ez da hau” lanarekin; eta “Amama(ñina) da” saioan (2018). Nafarroako Gobernuaren arte plastikoetarako laguntzak jaso zituen 2019an. Gaur egun, ‘Arte Praktikak eta Kultura Ikasketak: Gorputza, Afektuak, CACHren lurraldea’ masterra egiten ari da.
ESKU-HARTZE ARTISTIKOA
Katixa Goldaracenak landutako proiektuak “Gorputzak bizitzan duen presentziari buruzko hausnarketa egiten du, Zubietako tradizioan oinarrituta. Gazte-talde bat gonbidatuko da zenbait saiotan horri buruz pentsatzera, herriaren iraganeko uneak erakusten dizkiguten ikus-entzunezko, argazki- eta idatzizko erregistroen artxiboetan oinarrituta esperimentatu eta jolastu ahal izateko. Erregistroak erakuts diezagukeen hori orainera ekartzeko ahalegina”.