Cultura contemporánea y ruralidad

Zangoza udalerriko kontzejua, Gabarderal Peña mendilerroaren oinean dagoen herri txiki bat da. Herria 1960an sortu zen, Esako urtegia eta Bardeako ubidea eraikiz geroztik. Ordura arte lehorra eta pobrea izan zen lekua, ureztatzea iritsi zenean, Nafarroako hainbat tokitatik etorritako hogeitik gora familia hartu ahal izan zituen. Gabarderalek ez ditu ahantzi bere biztanleen jatorri xumeak, eta lehen biztanleei aurrera egiten ahalbidetu zien lankidetza- eta elkartasun-izaerari eusten dio.

Gabarderal

 

ANDREA MUNIAIN

Andrea Muniainek prestakuntza du arkitektura- eta ikerketa-arloan. Bere jarduna digitaltasunaren, gorpuztasunaren eta fisikotasunaren artean gaur egun indarrean dauden harremanetan oinarritzen da. Gaur egun, Andrearen lanak, gorputzen irudikapen digitaletik haratago, irudikapen horien osagai politikoa aztertzen du. Bere ikerketak hainbat eszenografia egingarritan gauzatzen dira, eta horien bidez fisikoa eta birtuala diren horien espazioak lotzen dituzten kontakizun eszenikoak sortzen ditu. Haren instalazioek teknologia digital berrien aplikazioek subjektibotasunetan, gorputzetan, espazioetan eta identitateetan duten eragina uzten dute agerian.

ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Emadazu ura eta urrea emanen dizut

Gabarderalen, zuhaitzak hiltzen dira hainbeste ureztatuta. Lehen kolonoak herrira iritsi zirenean, hutsune bat aurkitu zuten, urari eta haien ahaleginei esker bizia hartu behar zuen hutsunea. Bardeako kanalaren azpiegitura garatzea zen bizitza berri horren oinarria. Lehorrekoa ureztalur bihurtua. Ura 24 nekazaritza-dibisioetara itxuraz ahaleginik egin gabe iristen zen bitartean, 2323 zenbakidun espedientearen barruan 1959an erregistratutako herriaren hirigintza-protoproiektuak ez zuen ur horren irismena etxeko ingurunean jasotzen. Urak xede argia zuen, ekoizpen-ura izatea. Horrela, Gabarderalen historiak erakusten digu une oro urari lotuta egon den herri bat. ‘Emadazu ura eta urrea emanen dizut’ proiektuaren abiapuntua herriaren jatorria da, Bardeako ubidearen eraikuntzari lotua, bertako biztanleek urarekin duten harremanaz hitz egiteko. Ura erregimenaren paisaia produktiboa eraikitzen duen jatorri gisa, ura bizirauteko ezinbesteko elementu gisa, ura herriaren elementurik bereizgarrienari, lorategiari, eustea ahalbidetzen duen egungo elementu gisa. Uretako lau soinu-paisaiak lau instalazio materialekin egiten dute bat; horiek ur-azalera gainditu eta atzean zer dagoen ikusten uzten digute.

Otsailak 6, 2024

Greta Alfarok Landarte Valentziara eraman du

Greta Alfaro artistak (Iruñea, 1977) ‘La sangre de la tierra’ erakusketa inauguratu berri du Valentziako Rosa Santos arte garaikideko galerian. Erakusketa horretan, “Vinalia, edo San Martin Unxen erretaula” proiektuan egindako lana erakusten du, 2022. urtean Landarten garatua.


Erakusketa-proiektu horrek landa-eremua du ardatz, eremua kohesionatzen duen elementutik abiatuta: ardoa. Gretak esplizituki erlijio katolikora edo mitologia klasikora garamatzaten collage batzuk proposatzen ditu, non ardoak karga espiritual handia baitu. Inguruko folklorea ere sartzen du, erretako eremuan dantzan ari den emakumezko erraldoi baten irudiekin.

Greta Alfaro behin baino gehiagotan itzuli da San Martin Unxera, 2022an herrian hainbat hilabetez egon ondoren; biztanleekin lotura estua sortu zuen, eta Landarten izan zuen parte-hartzean garatutako beste proiektu bat du estreinatzeko: ‘Muruzabal etxea’, Udalak etxe pribatu garrantzitsu bat erosiz geroztik sortua.

Jarrai gaitzazu gure blogan...