Cultura contemporánea y ruralidad

Topaketa Murillo el Fruton

Uztailaren 24an (larunbata), Murilloko Gizarte eta Kultura Etxean elkartu ginen Landarte 21en hasierako topaketa egiteko.

Hamalau herritar, egoitza horretarako aukeratutako artista (Ana Maestrojuan) eta Landarteko bitartekaritza-taldea bertaratu ziren.

Beste behin ere, Murilloko emakumeek herrian kultura-dinamikak (antzerkia, dantza, “Ikuskizunak”, abesbatza) martxan jartzen jokatzen duten paper horren garrantzitsua egiaztatu ahal izan genuen. Landa-inguruneetako kulturarekin lotura duten hainbat gairi buruzko iritziak trukatzeko aukera izan genuen, eta Anak bertatik bertara ezagutu ahal izan zuen Murilloko emakumeek aspalditik egiten duten lana.

Saioa amaitzean, Anak hasitako esplorazioaren ondoriozko lehen hitzorduak zehaztu ziren… eta, hasteko, aquagym saio bat Murilloko igerilekuan.