Cultura contemporánea y ruralidad

ARTZIBAR / PROTOCOLECTIVO / “DESCAMINO”ren aurkezpena

Artzibarko Udalak “Descamino” aurkeztu zuen larunbatean, urriaren 9an, Nagoren. “Descamino” Pr0t0c0lectiv0 taldearen egitasmoa da Landarte programaren barnean Artzibarren landua.

50 lagun baino gehiago bildu ziren aurkezpen horretan. Deialdiari erantzun ezin hobea eman zioten, kontuan izanik biztanleen sakabanaketa ezaugarri duen bailara dela.

Bertaratutakoek egitasmo baten emaitza ikusi ahal izan zuten. Egitasmo horren hasieran, erabilera bakarreko argazki-kamera ugari banatu zituzten herritarren artean, haranari buruz zuten ikuspegia eta haranarekin zuten harremana erregistra zezaten. “Descamino”ren aurkezpenean, 200 argazki baino gehiago erakutsi ziren, harana zeharkatzen duten eta ikuspuntuetako batzuk lotzen dituzten trazadurak ikusteko.

Kolektibo horrek azaldu duenez, “irudi harrigarriak daude, oso harrituta gaude emaitzetako askorekin”.