Cultura contemporánea y ruralidad

MURILLO EL FRUTO / Ana Maestrojuan / Urrian 2, larunbata

Kapsulak prest daude dagoeneko… ahots desberdinak dagoeneko kutxa horien barruan daude… dagoeneko hitz egiteko prest daude eta entzunak izateko prest. Bandoan entzungo dira… mp3an entzungo dira… baina entzun eginen dira. 15 arnasketa baino gehiago, 15 tonu baino gehiago… gaurko ahotsak eta isiluneak iragana gogoratzeko. Airean durunda daitezela, belarrietan durunda daitezela, durunda daitezela.

MURIETA / CONJUNTA / Amaiera 2021.10.02

Larunbata, urriak 2, 11:00. CONJUNTA taldeak Murietan landutako proiektuaren amaiera. Auzotar talde bat batzartu da LANDARTEren esku-hartzerako espazioan. Bertan, hainbat astez, 500 bat lasto-pakaz gozatu ahal izan dute; horiekin eraiki, suntsitu eta jolastu dute, Lego erraldoi bat balitz bezala. Esperientzia horren balantzea oso positiboa izan da, eta Murietarentzat berreskuratutako espazio hori mantentzeko konpromisoa sortu da.