OIER ZUÑIGA
Oier Zuñiga Iruñean bizi den aktore eta artista bisuala da. Ilustrazioko plastika-arteetan, performancean eta arte eszenikoetan egin du bere arte-ibilbidea.
Arte-gradua ikasi zuen EHUko Leioako campusean eta Arte Dramatikoko ikasketa profesional egin zituen ENT-NAEn. Praktika artistikoen eta Kultur ikasketetan masterra egin du NUP-Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.
Hainbat antzezte-proposamenetan egin du lan, eta ilustrazio aplikatuko proiektuak, arte-proiektu pertsonalak eta arte bisualetako lanak landu ditu. Uztartu egin ditu artearloko jarduera profesionala eta herri-elkarte eta herri-adierazpen kulturaletan parte hartzea.
Arte-bitartekaritzaren arloan ere hainbat lan garatu ditu. Bai, Gayarre Antzokiko bitartekaritza-taldeko kide gisa, bai Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko proiektuetan.
ESKU-HARTZE ARTISTIKOA: Denbora, testigu.
Zonaldeko despopulazioak, abeltzaintza eta nekazaritza jardueraren beherakadak zein Nafarroako pirinioen egungo egoera sozioekonomikoak, iragan oso aberatsa eta aktiboa, historia, ohitura eta memoria duen errealitatea erakusten digute; baina baita, oraina eta etorkizuna artatzeko, behatzeko, eraldatzeko eta birmoldatzeko beharra duen errealitatea dugu parez-pare, bailarako elkarte-, auzo- eta erakunde-ekimen anitzek erakusten duten moduan.
Jaurrieta erabateko erresilientzia duen herria da. 1880ko sutearen ondoren berregin zen, non suak herriaren iragana ia-ia ezabatu zuen. Ondorengo eraldaketetan ere berrasmatu da, hala nola patataren “booma” eta bere gainbehera.
Jaurrietako errealitate posible eta desberdinak fikzionatzeko prozesu bat proposatzen dugu. Elkarrizketa-prozesu baten bidez, elkarrekin topo egin ahal izateko, orainari buruzko ikuspegiak eta begiradak trukatzeko espazio bat ireki ahal izateko. Jaurrietan etorkizun posibleak pentsatu, imajinatu, desiratu edo fikzionatzea du helburu nagusia. Hori guztia, herriaren fikziozko mapa-gida moduko barne-ibilbide batean gidatuko gaituzten bizilagunen ahotsen bitartez.
Jacques Rancière filosofoaren arabera, fikzioa ez da errealitatearen kontrakoa. Fikzioa errealitatea zizelkatzeko modu gisa ulertu behar dugu, norberaren errealitatea biderkatzen duten irudiak, istorioak edo metaforak sortzeko modu gisa. Fikzioaren bidez, beraz, iraganera eta memoriara begira dagoen parez pareko leiho baten aurrean, abagune berri bat ireki nahi da etorri daitekeenari.