Cultura contemporánea y ruralidad

Bateratze-lana / Urrotz Hiria, 2022.08.15

Esplorazio-fasea amaitu eta egoitza bakoitzean garatuko diren proiektuak zehaztu ondoren, Urrozko abeltegi batean elkartu ginen, abuztuaren 15ean, edizio honetako artistekin, lehen aste hauetan egindako lanaren esperientzia partekatzeko.

Zalantzak, intuizioak, barreak… horiek guztiak sorkuntza-prozesuen faserik biziena hasten ari garen honetan.

Landartek lanari ekingo dio. Datorren hilabete eta erdian proposamenak forma hartzen joango dira. Oraingoz, ditugun sentsazio onak eta bidaia kolektibo berri hau bizitzeko gogoak nabarmenduko genituzke.