Cultura contemporánea y ruralidad

Zuzendari nagusiaren bisita Landartera

Duela egun batzuk, Nafarroako kultura-zuzendari nagusi Ignacio Apezteguiak Faltzes eta San Martin Unx bisitatu zituen. Bertan, LANDARTE programaren barnean bi herrietan lan egiten duten Itsaso Iribarren, German de la Riva eta Greta Alfarorekin bilera bana egin zuen.  

Bilera horietan, aipatutako hiru sortzaile horien proiektuetan lankidetzan jardun duten auzotarrek eta tokiko agintariek ere parte hartu zuten. Elkarrekin, proiektu bakoitzaren prozesua partekatu zuten  Apezteguiarekin, eta beren iritziak eta beharrak helarazi zizkioten.