Cultura contemporánea y ruralidad

Etorkizuneko paseoak

Landartek Jaurrietan egin duen bidaia bere azken geltokira iritsi da. Hizketaldiak eduki eta herriaren etorkizun posibleak imajinatu ondoren, elkarri entzuteko unea iritsi da. Baita etorkizunerako pentsatu ditugun fikzioak erregistraturik uztekoa ere.

Ekitaldi edo aurkezpen egun gisa, azaroaren 11n proiektuaren itxiera jardunaldi irekia egin zen. 7 puntu jarri ziren herrian zehar, bakoitzak plaka bat eta QR kode bat zituela. QR bakoitzak web-lotura bat du, non gai edo ideia-lerroen arabera antolatu diren hainbat audio-pilula. Izan genituen elkarrizketen ondoriozko fikzioak entzungai daude bertan. Eta mapa batzuk gida gisa izanda, parte-hartzaile bakoitzak gailu mugikor bat eta entzungailu batzuk zituela, bisita librea egin genuen puntu horietan guztietan. Horren ondoren, txokolate beroarekin egindako askari bat prestatu genuen, feedback bat eta proiektuaren ondorioak jaso ahal izateko.

Paseo hauek, Jaurrietarako etorkizun posible, probable eta nahiko genituzkeenak bisitatzea ahalbidetu digute eta esperientzia aberasgarria izan da. Alde batetik, herritar askok parte hartu dutelako ariketa honetan. Modu aktiboan eta inplikatuan antolatuta. Eta bestetik, utzi ahal izan duen pausalekuarengatik, pixka batean bada ere, inguratzen gaituen hori nora iritsiko den imajinatzea lortu dugulako. Proiektu honek aukera eman du etorkizun posible bati buruz hitz egiteko, entzuteko eta adostasunak bizitzeko.

Proiektuaren informazio eta emaitza guztiak, baita audio-pilulak ere, web orri batean batu dira: www.jaurrietasposibles.eus