Erromerian joan gara. Esplorazio-fasean garrantzitsutzat hartu dugun gaietako bat entzuteak duen balioa da. Hainbesteko garrantzia eman diogu, ezen anekdota-bildumaren proposamenaren erdian baitago ideia bat; hain zuzen ere, elkarrizketa sormenezko espazio bat dela, elkarrizketan aurreikusi gabeko ideiak, ustekabeko oroitzapenak, galdera berriak agertuz doazela, eta topaketetan balio handiko kontakizunak sortuz goazela. Gogoan dudanetik, nire elkarrizketa-gunerik kuttunetako bat… [+]
Arradako hainbat pertsona-talderekin biltzen jarraitzen dugu, anekdota-bildumako pasadizoak biltzeko. Entzuteko eta hizketarako hainbat gune sortzen saiatzen ari gara; horietan, ahalik eta pertsona gehienek parte har dezakete, herriaren aniztasuna isla dezaten. Nola bada haurrak entzun gabe geratu! Horrenbestez, eskolara joan gara adinekoekin lantegiak egitera. Anekdota-bildumaren helburuetako bat Arradako jendeak lurraldearekin dituen harremanak jasoko dituen kartografia bat… [+]
Aurrera jarraitzen dugu proiektuarekin. Arrada herri gaztea da, baina bertako biztanleek bertakoak izatearen sen handia garatu dute. Horregatik, esplorazio-faseko lehen elkarrizketen ondoren, gure iritziz herrira sustraitzea proposamena garatzeko gai bat izan daiteke. Horretarako, bi ildo desberdinetan eginen dugu lan. Lehenengoa, nagusia, anekdota-bilduma bat sortzea izanen da. Horretan, parte hartu nahi duten herriko pertsonen pasadizoak jasoko… [+]
Duela hilabete batzuk, herrian proiektua aurkeztu ondoren, datozen asteetan garatuko dugun lana elkarrekin definitzeko lanari heldu genion. Esplorazio-fasea esperientzia eta truke aldi aberatsa izan da. Denbora horretan, batzuekin eta besteekin solas egiteko aukera izan dut. Solas egin dugu Arradak zuentzat duen esanahiaz, herriaren historiaz, zuen historia pertsonalaz, harremanez, orainaz, etorkizunaz, erronkez… Elkarrizketak izan ditugun aste… [+]
Rada kolonizazio-herri bat da. Bere historia laburra da, 1962an sortu zen, baina herria hazten eta sendotzen joan da, eta bertako biztanleak harro daude elkarrekin eraiki duten guztiaz. Herriko pertsonek harrera bikaina egin didate esplorazioaren lehen fase honetan. Azken asteetan, horietako askorekin hitz egiteko aukera izan dut, eta haien istorio pertsonalak, herriarekin duten harremana, nahiak eta… [+]