Cultura contemporánea y ruralidad

Fermina, astemea / Beire / 2018ko urriaren 4a, igandea

«Uda badoa, eta pikuen denboraldiari agur esan eta mahats-bilketei ekin ondoren, beiretarren mesanotxeen tiraderetan ezkutatuta dauden memoria grafikoetako materialen digitalizazioari ekin diogu.

Eskolarekin egindako bigarren tailerraren haria jarraitu baduzue, irudi batzuk ikusi ahal izan dituzue.

Argazkietan harrapatutako toki horiek bisitatu ditugu, eta aktoreak bilatu.  Hurrengo artikuluak gure bidean gurutzatu diren toki eta eragile desberdinak ezagutzeko aukera luzatzeko asmoz sortuko ditugu.

Beirera igarotzeko, Erriberrirekin lotzen duen zubia gurutzatuko bagenu, eskuinera kooperatiba zahar bat topatuko genuke. Bertan pilatzen ziren, data hauetan, mandoek tiratzen zituzten gurdiak, ardoa egiteko mahatsez kargatutako saskiez gainezka.

Gaur, kooperatiba itxita dago, landa-eremuaren industrializazioak bertako ekonomia txiki hau suntsitu baitu, eta orain espazio horrek udal-biltegi eta eskultura-tailer funtzioak betetzen ditu.

Aztarnarik geratzen bada, asteme eta mando horiena da.  Egun ere, ez dute inongo funtziorik betetzen lan-jarduerei dagokionez; halarik ere, herritar askok estimatu eta zaindu egiten dituzte, oraindik. Kasu honetan, hona Fermina, asteme iheslaria. Konfinamenduan zehar, pare bat aldiz atera zituen bere zaintzaileak paseatzera, eta ziur gaude hizpidea emango digula kronika honen beste harietan».

Maite Redondo, Luca Rullo