Leatxe / 2022.06.27
Ostirala da. Autoa hartu eta Leatxera hurbildu naiz lehen aldiz bakarrik. Ez naiz inorekin gelditu, nire kabuz esploratzera nator. Herrira sartu gabe, mendira joatea erabaki dut: olibondoak eta mahastiren bat ikusi ditut, larizio pinuditik pasa naiz eta herritik ikusten ez diren haize-errotak aurkitu ditut. Harizti bat topatu dut gero. Goialdean, antzinako zenbait ukuiluen hondarrak ikusi ditut eta zereal-soro ugari, ia mila metroko altueran. Bueltan, kotxearekin pasatu naiz herritik. Etxe baten aurretik pasatzean, lorategian irakurtzen dagoen emakume bat ikusi dut. Emakumeak liburutik altxatu du begirada. Nik aurrera jarraitu egin dut. Metro batzuk aurrerago, bikote batek autoa garbitzen du etxe aurrean. Ni begiratzeko itzuli dira motorra entzutean. Gure begiradak gurutzatu dira segundu batez. Errepidez jarraitzen dut, aurkitzen dudan edonoren begiradak nabarituz.
Igandea da. MC-k udalaren instalazioak erakutsi dizkit. Herriaren airetiko argazkia dago sala batean. Ibili berri ditudan kaleak identifikatzeko gehiago hurbildu naiz argazkira. Behealdean, bi gizon errepidearen erdian aurkitu ditut, geldirik gorantz begira. Ez dira bakarrak, beste gizon bat agertzen da herriko kale batean hegazkinari so, balkoitik gora begira dagoen pertsona baten ondoan.
Bi irudiak/egoerak batu dira nigan. Niri edo hegazkinari begiratzen dionaren galdera sumatzen dut: “Nor zara eta zer egiten duzu hemendik?”. Eta ulertzen dut, mesfidantza eta jakin-minaren arteko nahasketa hori ezaguna da niretzat. Nik ere begiratu diet horrela nire herrira kanpotik lehendabiziko aldiz etorri direne
– Maddi Barber