Urrotz / 2022.07.21
Berriz ere Urrotzen elkartu gara, aldageletako etxabeen lokalean; proiektatzeko behar diren baliabideak ditu, eta, gainera, tenperatura egokia du, kanpoan bizi dugun bero-boladari aurre egiten lagunduko diguna.
Aurreko bileran aztertu genituen gaien laburpena egiten hasi dugu bilera, bertaratu ezin izan zirenek haien berri izan zezaten. Bileraren amaieran, hainbat arrazoirengatik erreferentzia gisa erabil genitzakeen zenbait film ikusteko aukera planteatu zen. Beraz, Maddi Barberren “Gorria” eta Cinema Semente kolektiboaren “Notas sobre a habitabilidade en A Barca” filmak proiektatu genituen. Bi film horiek oso ikuspegi desberdinetatik abiatzen dira landa-prozesuetara hurbiltzeko.
Proiekzioek eztabaida polita piztu dute, bai gaiaren aldetik, bai zinemagintzaren aldetik, bi filmen lengoaiari buruz hausnartzean; proiekzioan irekitako bideak eta ideiak aprobetxatuta, Urrotzen filmatzea gustatuko litzaigukeen elementu edo prozesuak hurrengo bilerara eramatea planteatu dugu.