Abuztuak 25
Duela hilabete baino gehixeago, San Martin Unxera etorri nintzen, Landarte programak irauten duen bitartean hemen bizitzera. Horretarako, udalak eta Emplea fundazioak ostatua eman didate ikastetxe zaharrean (birmoldatu berri dute), non Karitateko Ahizpak bizi baitziren lehen; orain, Lope nire txakurra eta ni gaude hemen.
Lanera begira finkatu nintzenean hemen, orri zuri moduan egin nuen, hau da, aldez aurreko ideiarik eta asmorik gabe; helburua zen informazioa eta estimuluak baldintzatzailerik gabe jasotzea eta sorkuntza-prozesua sorkuntza bera sortu ahala gertatzen uztea, niretzat egoera berri hauetan lana nola gauzatuko zain.
Sute batek lurraldea suntsitu eta berehala iritsi izanak beste modu batean erakutsi dit herria, beste egoera batean ez bezala beharbada. Elkarrekin lan egiten duen komunitate bat (eta ez banakoen batuketa bat) aurkitu dut, zeinak baitaki batasunean dautzala bere biziraupena eta ongizatea.
Murgiltze erabateko eta esperimentu bizi honen emaitza da oso izaera desberdineko bi proiektu proposatuko ditudala; hori bai, herri honen bizimoduaz eta bertako biztanleen arteko harremanez eta munduan egoteko moduez hauteman ahal izan dudana dago bi proiektuen funtsean.
Gaur gauean, jendaurrean aurkeztuko ditut, juevintxo ezagunaren ondoren. Udako zine gisa, nire aurreko lan batzuk ere ikusiko ditugu, eta bi gauzei buruz hitz egingo dugu.
Greta Alfaro
Greta Alfaro