Cultura contemporánea y ruralidad

Erromeria Arradako gainera

Erromerian joan gara. Esplorazio-fasean garrantzitsutzat hartu dugun gaietako bat entzuteak duen balioa da. Hainbesteko garrantzia eman diogu, ezen anekdota-bildumaren proposamenaren erdian baitago ideia bat; hain zuzen ere, elkarrizketa sormenezko espazio bat dela, elkarrizketan aurreikusi gabeko ideiak, ustekabeko oroitzapenak, galdera berriak agertuz doazela, eta topaketetan balio handiko kontakizunak sortuz goazela. 

Gogoan dudanetik, nire elkarrizketa-gunerik kuttunetako bat ibiltzea izan da. Hankek eramaten zaituzten bitartean hitz egin, presarik gabe, erritmoa egokituz… Horiekin gozatua hartzen dut beti. Duela 25 urtetik hona urtero irailean Arradako gainera egiten den erromeria, abagune ezin hobea zen Arradako jendearekin ustekabeko topaketak eragiteko eta solas egiteko, anekdota-bilduma areagotze aldera.