Joan den uztailaren 9an hamaika lagun elkartu ginen ibarreko udaletxean (Arribe-Atallun). Landarteren edizio honetan, planteatu zen sormen-prozesuak besteak beste elkarlaneko arte garaikidearen eta landa-inguruneko kultura-sorkuntzaren inguruko hausnarketa-saio batekin abiaraztea.
Saioan ibarreko zortzi herritar, artista gonbidatua (Arantza Santesteban) eta programako bitartekaritza-taldea izan ziren.
Saioan eztabaida interesgarria sortu zen horrelako proposamenek dituzten ahalmenen eta mugen inguruan, Landarteren planteamenduaren eta landa-inguruneko esku-hartze kulturalen inguruan.
Saioa bukatuta, eztabaidan jarraitu genuen Arribeko ostatuko terrazan…