Cultura contemporánea y ruralidad

Cabanillas

Freskuran oroitu

Irati FG artista bisualak eta Nerea Aguado herri horretako poetak Cabanillasko bizilagunak gidatu zituzten, beren historiako pertsonei irudia eta ahotsa ipintzeko. Parte-hartzaile bakoitzak lan poetiko edo bisual bat egin zuen, eta guztiak fanzine batean bildu ziren, zeina gaueko azken ekitaldi batean aurkeztu baitzen. Saio horretan, parte-hartzaileek sortutako poemak deklamatu ziren, eta ikusizko obrak erakutsi, horretarako herriko zenbait etxeren balkoiak eta fatxadak erabilita, “El Gallinero” Antzerki Independenteko Jaialdiarekin elkarlanean.