Cultura contemporánea y ruralidad

Landartek, egungo sorkuntzaren bitartez landa-komunitateetako bizitzari buruz hausnartzeko gonbita egin du 2020an

Laugarren edizioan, programa Arano, Beire, Lizoain-Arriasgoiti, Mendaza, Sada, Tulebras-Barillas eta Vidangoz herrietan gauzatzen da Landarteren laugarren edizioa ‘Kultura garaikidea eta landatartasuna’ lelopean eginen da, 2020ko urrira arte, Nafarroako zazpi herritan. Horietan, hainbat artista eta sortzailek kultura-prozesuak garatzen dituzte herrietako biztanleekin elkarlanean. Ignacio Apezteguía Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendari Nagusiak, Lorenzo García Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak eta… [+]

Landarte 2020aren aurreko fasean itxiera

Azken egunetan, Landarte 2020 edizioaren aurreko fasea amaitu da. Hainbat hilabetez, programaren antolatzaileek Nafarroako hainbat herri txiki bisitatu ahal izan dituzte, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundearen Kultur Ekintza Zerbitzuak bultzatutako programa honen aurtengo txokoak bertatik bertara ezagutzeko. Aukera paregabea izan da landa-ingurunean bizi eta hari bizia ematen dion jendearen errealitateari buruzko hausnarketa sustatzeko.