Cultura contemporánea y ruralidad

Txaro Fontalba /Bidankoze / 2020/09/07

“Bidankozetik bueltatu berri naiz. Topaketa polita izan da, kanpoan izan gara, iraileko eguzki ahulaz gozatzen.  Bidankozeko emakume gehiago ezagutu ditut, adin eta belaunaldi desberdinetakoak:  Anfitrioi bikainek ohi duten modura, herria erakutsi didate eta, horrekin batera, bere txokorik onenak. Hitz eta pitz aritu gara, animotsu, gai batetik bestera salto eginez. Feminismoaz jardun gara, hezkuntzaz, amatasunaz, medikuez… … [+]

Txaro Fontalba /Bidankoze / 2020/08/30

“Hona Bidankozen egin ditugun argazkiak!  Eskerrik asko xehetasunak behatzen laguntzeagatik, zuk landa-arima daukazu eta nik ez dakit nola begiratu, ezta zeri erreparatu behar diodan ere.  Adierazi didazunez, zutik daudenean, Bidankozeko gizonak mugitu egiten dira. Era berezian kulunkatzen dira, alde batera, gero bestera, beren gorputzak malgukiak bailiran. Proiektu hau ikasteko aukera bat da niretzat”.  [Txaro]

Txaro Fontalba /Bidankoze / 2020/09/12

“Estudioan, errautsekin probak egiten lehenengo aldiz!  Arrakasta handia edo txikia izan dudan, txikia izan dela esango nuke.  “Errauts-papera” hitzak buruan iltzatu zaizkit.  Suak, adio esaten duenean, errautsekin egiten du; eta, denborarekin, gure bizitza idatziz jasotzen duen papera ere kolore hauskara hartzen doa.  Errautsak nire gogo-aldarteaz jaundu dira, beren opakutasunak eta pisutasunak larritu egiten naute, eta… [+]

Txaro Fontalba / Bidankoze / 2020/08/09

“Mendigatxaren gutunak bidali dizkizut, eskaneatuta.  Jaso al dituzu? Paperaren materialtasuna ikustea interesgarria iruditzen zitzaidan… zahartzea, denboraren iragatea…  Baina bereizmen eskasekoak dira, eta horregatik ezin dut materialtasun horretan sartu.  Modu literalean edo zuzenean erabiltzea baztertu dut, nostalgiaren estetika bati hertsikiegi lotuta agertzen baitira eta horrek, izan ere, proiektua hutsal lezake.  Nire balkoian habia egin duten usoez… [+]

Txaro Fontalba / Bidankoze / 2020/08/07

“Bidankozera egindako lehen bisitatik bueltatu berri naiz.  M. eta A.rekin hitz eta pitz ibili naiz joanean.  G.ren eta T. alkatearen aldetik, harrera ona.  Oso egun beroa.  Beldur naiz ez ote naizen nostalgiko jarriko, edo bizimodu zaharren idealizazioan eroriko.  Nola erabili memoria, orainaz jarduteko?  Nola gogoratu, oraina eraikitzeko?  Gutunen argitalpen berri bat egiteko ideia baietsi dutela… [+]

La Comunidad / Mendazara bisita / 19 – 23 Abuztu

José Luisek, San Gregorio Ostiakoaren kofradiako presidenteak, santu plagizidaren erlikia duen burua erakutsi digu. Santuaren buruak ez du gorputzik, baina ez dago basilikan gordea; José Luisek zaintzen du bere etxean, bera da lurreko zaindaria, biografoa eta zaintzailea. José Luis munduaren eta erlikiaren arteko iragazkia da, San Gregoriok haren burutik iragazten ditu urak. Biak kontaketa beraren… [+]

Maite Redondo, Luca Rullo / Beire

Herriko jairik gabeko uda baten nostalgiak jota eta Beireko emakumeen konpainia atseginarekin (Pitillasekoak edo Erriberrikoak ote garen eztabaidatzen dute oraindik ere), haien bizipen eta oroitzapenen historia markatu duten lekuak bisitatu ditugu. Olerkiak entzun, Beireko mazurka kantatu edo Uxueko Ama Birjinarako erromes-bidea bisitatu dugu. Bertako emakumeekin baratzeetan izandako topaketek haien ur-kanaletatik gertu sortzen diren piku goxoak… [+]

La Comunidad / Mendazara bisita / 2020/09/01

“La Comunidad kolektibokook Mendaza, Asarta, Ubago eta Acedo bisitatu ditugu. Asun, Javier, Marisa eta Joana gurekin etorri dira. Berrotza ibarraren historia eta nahiak azaldu dizkigute, herrietan barna ibili eta toki adierazgarrienak ezagutu bitartean”.