Cultura contemporánea y ruralidad

Nader / Arano / Pintura erantzi, elurrak jantzi

Joan den abenduaren 7an itsas edukiontzi bat ganbera ilun bilakatzeko lanak hasi genituen. Gogor egin genuen lan, egunsentitik iluntzera arte, eta neguko lehen elurrak ikusi genituen erortzen. Edukiontziaren pintura-geruza zaharrak kentzen genituen bitartean, elur maindire berriek Arriurdinetako inguruak zuritu zituzten.