Cultura contemporánea y ruralidad

Aurkezpena Murietan

Ekainaren 10ean egin zen Conjuntaren eta Murieta herriaren arteko lehen topaketa.

Bileran, landa-ingurunean gara daitezkeen esku-hartze artistiko eta kulturalen hainbat adibide aurkezteko aukera izan genuen, baita Conjuntako arkitektoen kolektiboak egiten duen lana ezagutzeko aukera ere.

Saioan Murietako lau herritar izan ziren, herriko hainbat talderen ordezkari: gazte-elkartea, erretiratuen elkartea, herriko guraso-elkartea eta udala. Conjuntako lau kideak (Arantxa, Iker, Ines eta Felipe) eta Landarteko bitartekaritza-taldea ere bertan izan ziren.

Une hori baliatu zen Landartek Murietarako duen proiektu-proposamena aurkezteko; hau da, hausnarketa-prozesu kolektibo bat irekitzea herriko espazio publikoaren kudeaketari eta erabilerei buruz eta, zehazkiago, kiroldegiaren eta ibaiaren artean dagoen eremu bati buruz (gaur egun ez da erabiltzen).