Bilera Zubietan
Uztailaren 24an (larunbata), Zubietako garai bateko eskoletan elkartu ginen, herri horretan Landarteko prozesuari heltzeko.
Herriko hamar lagun bertaratu ziren, egoitza horretan lan eginen duen artista (Katixa Goldarazena) eta Landarteko bitartekaritza-taldea.
Katixak bere ikus-entzunezko lan batzuk aurkeztu zizkigun, eta guztion artean eztabaidatu ahal izan genuen kultura-ekoizpen garaikidetik landa-inguruneetarako planteatzen diren proposamenei buruz.
Bileraren ondoren, Katixak heldu den asterako lehen bisitak zehaztu zituen…