MURIETA / Udala
«Uztailaren amaiera eta abuztuaren hasiera bitartean, Conjunta Proyectosen bi bisita izan ditugu Murietan. Bietan, taldeak adin ezberdinetako bizilagunekin hitz egiteko aukera izan zuen, baita udako edozein egunetan gure herriaren eguneroko bizitza egunez eta gauez ezagutzeko ere.
Bizilagunekiko elkarrizketen ikuspegi nagusia gure herriko gune publikoen erabilerari buruzko hausnarketan jarri da, baita arretarik ez duten edo ahaztuta egon daitezkeenei eta herritarrentzat sentimendu-balio gehien izan dutenei balioa emateko moduan ere.
Proiektuari buruz gehiago jakin bitartean, gure iritziz elkarrizketa informal horiek oso aberasgarriak izaten ari dira; izan ere, maiz, urrutixeago dagoen ikuspuntu batek lagundu egiten du hurbilen duguna ulertzen eta baloratzen».