Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte Cuencako VI. Kultura eta Landatartasun Foroan

Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garcia Echegoyenek VI. Kultura eta Landatartasun Foroan parte hartu du. Topaketa hori Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du uztailaren 4tik 7ra bitartean Cuencan, hiriguneak ez diren eremuetan kulturak duen zereginaz eztabaidatzeko. Aurten, egungo sorkuntzak eta arteek landa-eremuarekin eta landatartasun garaikidearekin duten lotura berria izan da ardatz, eta bereziki azpimarratu dira irudiak, estetikak, sinboloak, tresnak, narrazioak, poetikak eta identitateak sortzean antzematen diren tradizioa eta herentzia.

Garcia Echegoyen foro horretan egon zen Kulturako zuzendari nagusi IgnacioApeztegiarekin batera, eta uztailaren 7an (ostirala) “Kultura Lurraldea ekosistema: kultura-sareak eta -ehunak” proiektuen mahaian parte hartu zuen, Oscar Peninekin (Galizia) eta Ricard Espeltekin (Katalunia) batera. Moderatzailea Jose Antonio Montero (‘Los Maestros’ Fundazioa) izan zen.

Hiru parte-hartzaileek beren proiektuak edo programak azaldu zituzten, guztiak kulturarekin eta landatartasunarekin konprometituak. Hirurak proiektu kolektiboak dira, nahiz eta Landarte bakarra izan hainbat alderditan: herri-administrazio batek bultzatzen du; emaitzan baino prozesuan jartzen du arreta; bitartekaritzak landatartasun garaikidean kultura sortzeko proiektuetan duen garrantzia azpimarratzen du, baita ikerketak prozesuetan duen garrantzia ere.